Online ikastaroa: Pertsonen zerbitzurako ekonomia baten alde

Urtero data hauetan egin ohi dugun bezala, Mugarik gabeko Ekonomialariak elkarteak eta UNED erakundeak elkarlanean “Pertsonen zerbitzurako ekonomia baten alde” online ikastaroa antolatu dugu.

Aurten, urriaren 1tik 22ra izango da. Ikastaroa amaitzean 2 ECTS kreditu eta aukera askeko 4 kreditu ematea aurreikusi da, unibertsitateko guztietarako. Aurreko urteetan bezala, doakoa da, online egingo da −UNEDen plataformaren bidez− eta Mugarik gabeko Ekonomialariak elkarteak kudeatuko du.  

Ikastaro honen bidez, zenbait elementu jarri nahi dira ikasleen eskura, egungo ekonomia-eredua aztertu eta horri buruz hausnartu dezaten, eta horrez gain, proposamenak egin nahi dira, justizian eta solidaritatean oinarritutako ekonomia berri bati laguntzeko.

Ikastaroaren edukiak ikuspegi horren araberakoak dira, eta gainera, “Bidezko ekonomia baten printzipioak” ikastaroaren aurreko edizioetan landutako edukietan sakondu nahi da, justizia globalerako tresna bihur daitekeen ekonomia-eredu baten aldeko ekimenak eraikitzen jarraitzeko.

Zehazki, lau modulu hauetan egituratu da ikastaroa:

  1. Botere-egiturak eta eraldaketa-dinamikak garapen globalerako 2030 Agenda berriaren erronken aurrean, eta garapen iraunkorrerako 17 helburuak. Hizlaria: Pablo J. Martínez Osés. Nazioarteko Lankidetza eta Garapenean Espezialista. Colectivo La Mundial.
  2. Finantzak noren zerbitzura: merkatuen zerbitzura ala pertsonen zerbitzura? Hizlaria: Ricardo García Zaldívar. Attac España.
  3. Ekonomia feminista: bizitzaren iraunkortasunaren aldeko apustua. Hizlaria: Astrid Agenjo Calderón. Observatorio de Género sobre Economía, Política y Desarrollo (GEP&DO)
  4. Ekonomia soziala eta solidarioa: ekonomia-sare horizontalak, parte-hartzaileak eta demokratikoak eraikiz. Hizlaria: Elena Novillo Martín. Mugarik gabeko Ekonomilariakeko Ekonomia Sozial eta Solidarioko alorra.

Informazio gehiago lortzeko, eta online matrikulatzeko, sakatu hemen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.