Mugarik gabeko Ekonomilariak, urtero bezala, UNEDekin batera «Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia baterantz» online ikastaroa antolatu du.
Aurten 2020ko urriaren 15etik 2021eko urtarrilaren 29ra bitartean izango da. 2 ECTS kreditu ematea aurreikusi da. Aurreko edizioetan bezala, doakoa da, online egingo da UNED plataformaren bidez eta MgEk kudeatuko du.
Ikastaroaren helburua da ikasleei gaur egungo eredu ekonomikoa aztertzeko eta hausnartzeko elementuak ematea, eta justizian eta elkartasunean oinarritutako ekonomia berri bat lortzen lagun dezaketen proposamenak adieraztea.
Ikastaroaren edukiak ikuspegi horretatik datoz eta, gainera, «Bidezko ekonomia baten aldeko printzipioak» ikastaroaren aurreko edizioetan landutako edukietan sakondu nahi dute, justizia globalerako tresna bihur daitekeen eredu ekonomiko baten aldeko ekimenak eraikitzen jarraitzeko. Horrela, ikastaroa lau modulutan egituratzen da (75 eskola-ordu):
1. Botere-egiturak eta eraldaketa-dinamikak, garapen globaleko 2030 Agenda berriaren eta Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen erronkei aurre egiteko. Pablo Martínez. la Mundial kolektiboa
2. Merkatuen edo pertsonen zerbitzura dauden finantzak? Ricardo García. ATTAC
3. Ekonomia feminista: bizitzaren iraunkortasunaren aldeko apustua. Astrid Agenjo. Ekonomia, Politika eta Garapenari buruzko Genero Behatokia (GEP & DO) genderobservatory.com. Ekonomian doktorea eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko irakaslea.
4. Ekonomia Sozial eta Solidarioa: sare ekonomiko horizontal, parte-hartzaile eta demokratikoak eraikiz. Elena Novillo. Mugarik gabeko Ekonomilariak
Klikatu hemen informazio gehiago lortzeko eta online matrikulazio-prozesuan sartzeko.
EMAN IZENA URRIAREN 15A BAINO LEHEN!!!!!
————————————————————————————————————————————————
Jarduera hau AECIDek lagundutako 2019/PRYC/000143 proiektuaren barruan dago