Lan hau erronka diseinua esku-hartze motan ardazten da. Gureak oso baliabide soila, laburra eta praktikoa izateko asmoa du: Mugarik gabeko Ekonomilariok alor honetan dugun eskarmentutik abiatuta, helburua da LHko irakasleei eta LHn lan egiteko asmoa duten ikasleekin aritzen diren unibertsitate-irakasleei orientaziolerro gutxi batzuk eskaintzea.
Lehenik eta behin, esku-hartze mota horren metodologia definitzen da dokumentuan, eta hura ESSren printzipioen arabera nola aplikatu beharko litzatekeen azaltzen. Horren ondoren, labur-labur deskribatzen dira dokumentuan bertan aipatzen diren erronka nagusiak. Gero, 4 lan aurkezten dira, ikasleek erronka horiei aurre egiteko prestatutako proposamenen adibide modura. Azkenik, ondorioak esplikatzen dira, bai MgErenak eta bai ikasleenak.




