Egitura ekonomiko eta sozial justuak eta solidarioak lortzea ahalbidetuko duten aldaketak eragiteko, Mugarik gabeko Ekonomialariak-ek (MgE) azken urteotan eztabaida egin du Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) ezar ote daitekeen pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko, askatasun ekonomikoa sustatzeko eta pertsona guztientzat bizitza duina izateko tresna gisa. Ideia sinplea da itxuraz, baina konplexutasun handikoa, nola, noiz, non, zenbatekin has daitekeen eta nola finantzatuko den zehazteko orduan.
Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundearen Euskadiko ordezkaritzak eztabaida handiko aldi baten ondoren lortu dituen ondorio eta gogoeta batzuk biltzen ditu dokumentu honek, eta etengabe eguneratzen ari da, erakundearen barruan eta kanpoan etorkizunean izango diren hausnarketa kritikorako espazioen arabera.