Posible Da Begirada Berri Bat

Por Jaione Rubia BeitiaDecrecimiento y Buen Vivir Gure balioak hausnartu beharko genituzke? Hausnartu beharko genuke gure bizitza nola egiten dugun? Kapitalismoa bere amaiera saihestezinera doala uste duten horietakoak bazara eta bizitza beste modu baten egiteko gai garela eta gainera horrela zoriontsuago izango zinakeela pentsatzen baduzu, “Desazkundea eta Bizitze Ona” gogoko izango duzu. Joan zen Maiatzaren 31an, ospatu zen Bilbon, “IV.Desazkunde el Bizitze On” topaketa. Eguna ez zela alferrik pasa esan behar dut. Gizarte eta ekonomi eredu justu eta iraunkor baten bidean trantsiziora bira emateko idei emate eta elkar parte hartzeko aukera positibo bat izan zen. Eztabaidarako, gure eredu ekonomikoaren lau sektore garrantzitsu: garraioa, elikagaien sistema, energia eta “zaintzatasunak”, onetarako hizlari oso interesgarriak eta partaidetza lantegiak, partaide guztiek ahots aldizkako baten aldez parte hartuz, mahai gainean arazoak eta mugak aitortu eta kasu bakoitzerako desazkunderako irtenbideak jartzen saiatu ginen. Cote Romerok, gure begiak zabaldu zituen oso ondo azaltzen zelan egiten duten gure buruzagiek inpostuen eta erreklamazio faltsuen tartez, energia berriztagarriak merkatuan ez sartzeko, eta beste energia motak lehendabizikoak izaten jarraitzeko. Adibidez azken kontsumitzaileek energia berriztagarriak karuagoak direla pentsarazten dituzte. Jose Ramón Becerraren partez askoz hobeto ulertu genuen petrolioaren industria zela dabilen Euskal Herrian, konkretuki Petronor kasua aztertu zuen. Bere azkeneko arazoak eta jasangarritasun falta. Gozatu genuen ere Arantza Arrien- ren esposizioarekin.  Baserritarra eta Ehne Bizkaiaren kide, elikagai sistemari begirada “desazkunde” bat bota zion. “Produktoreak erabaki ahal izan behar du nori saldu eta zer preziora”. Isabel Otxoa bere aldez, “zaintzatasunari” buruz hitz egin zigun. Gizarteak behar duen sektore oso garrantzitsua eta aldi berean ekonomia kapitalistak estali eta baztertu duena. Edo, ez dugu noizbait denok familia kide bat zaindu beharra izana? Edo guk zaintzak behar izan? Eta, zenbat emakume egiten dute ehunka ordu lan zaintzetan bizitzaren zehar, ekonomiaren inongo eskubiderik jaso gabe? Pertsonalki, gai hau interesgarria eta garrantzitsua zela uste nuen, orregatik lantegi honetan hartu nuen parte. Hiru taldetan banatu ginen eta sektore honen mugak eta gaur egungo arazoak aztertu genituen, gero begirada desazkunde baten aldez eta zaintzatasunen trantsizioaren bidean irtenbide aldizkako eta jasangarriak topatzeko. Ondorio oso positiboak atera oi dira elkarte onetatik. Eta datorren urtean 5. Topaketak ospatzea espero dugu, ekonomiaren sektore garrantzitsuenetan begirada jartzeko, gabeziak aztertzeko, poliki poliki gauzak ondo eta buruz eginez, gure sistema  eta pentsaerak aldatzeko metodoak aurkitu ahal izateko. Gero eta jende gehiago pentsatzen du sistema honek ez duela irtenbide poza, eta denon artean beste ekonomi sistema bat aurrera ateratzeko aukera daukagula. Gure buruzagiek ez daukate sistema aldatzeko inongo motibaziorik, beraiek bere linboan bizi dira irrealitatearen menpe. Orregatik jakin behar dugu, gure bizia beste modu baten egitea posible dela eta gure esku dagoela. Ez dela bakarra begirada kapitalista hau, posible da begirada berri bat.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.