Saretuz-en #ZainduzKontsumitu Jardunaldiak

Maialen Aginagalde

Irailaren 14 eta 15tean Saretuz sarearen zazpigarren jardunaldiak ospatu ziren Cristina Enea Fundazioaren eraikinean. Aurtengo gaia “Zaintzak eta kontsumo arduratsua” izan da, ideia eta ekimen desberdinen bidez landutakoa asteburuan zehar.

Alde batetik, ostiral arratsaldean mahai-inguru bat ospatu zen, “Zaintzak plazara hobeto bizitzeko” lelopean eta hiru gonbidatuk bideratu zuten:

  • Marina Sagastizabalek ekonomia feministaren ikuspuntua eman zigun, azalduz nola zaintza mota asko ez diren kontuan hartzen gaur egungo sistema kapitalistan eta zer nolako ekonomia jarduera suposatzen duten, EAEko datu estatistikoak baliatuz.
  • Bestalde, Assumpta Ayerdik Komunitate Inklusibo eta Ekitatiboen ikuspuntua eman zigun, Bizi-Hezi proiektuaz baliatuz, komunitateen garrantzia azpimarratzen zaintzak aurrera eramaterakoan.
  • Nerea Galdonak, ordea, zaintza profesionalizatzen duenaren ikuspegia eman zigun, Matia Fundaziotik etorrita. Zaintzaileen zaintzaren inguruan jorratu zuen bereziki, askotan ahaztutzat ematen dugun arlo bat da izan ere.

Hiru partaideak ados zeuden zaintzak pertsonengan – eta batez ere emakumeengan – erantzukizun handia jazartzen duela, eta denbora asko kentzen diela beren lan bizitzatik eta bizitza sozio-politikotik. Bakoitzak bere ikuspuntutik zenbait proposamen eman zituen egoera hau hobetzeko, beti kontsumo arduratsuaren ildoan.

Bestalde, larunbat goiza praktikoagoa izan zen eta bi taldetan banatu ginen bi tailer desberdin aurrera eramateko, komunitatea sendotu eta inguratzen gintuzten pertsonen zaintzak sustatzeko asmoarekin. Oinherri Taldeak ideiak eta proposamenak eman zituen denon artean zaintza eta bizitza erdian jartzen dituen herri, hiri eta hezkuntza ereduak irudikatzeko. Portal Solidario Taldeak antzekoa egin zuen, oraingoan auzoak eta porlatak kontuan hartuta.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.