Sendotzen: saio irekiak

Osatzen dugun Ekonopolo ekintzailetza-taldetik zenbait prestakuntza-saio oso interesgarri hasiko dira Sendatzen proiektuaren barruan.

Jarraian, saioei buruzko informazioa eta izena emateko estekak emango dizkizuegu:

Sendotzen formakuntza eta aholkularitza programa bat da, beren negozioak sendotu nahi dituzten 5 urtetik beherako ESSko enpresa eta erakundeei zuzendua. prESStatzen-en osagarri (ESSaren proiektu ekintzaileak sortzeko eta abian jartzeko programa), Sendotzen ekimen berriek enpresa-ibilbideko lehen urteetan dituzten beharrei erantzuteko asmoarekin atera da.

Saio irekiak

Sendotzen programa osoan parte hartzeko aukerarik ez duten ESSko erakundeentzat 2022ko urriaren 25etik abenduaren 1ra, zenbait saio ireki egingo ditugu EKONOPOLOan:

URRIAK 25
10:00 – 13:30
DENBORA MODU BIZIGARRIAN KUDEATUZ
Lanaren, rolen eta aberastasunaren banaketa kontuan hartuko duen denbora kudeatzeko proposamen bat eraikitzeko gakoak, bizitzaren ikuspegi ekitatibo eta jasangarri batetik.
AZAROAK 8
10:00 – 13:30
KOMUNIKAZIOA, VISUAL THINKINGAREN BIDEZ
Zer eta nola komunikatzen dugu? 
Kontaketa korporatiboa berrikusi eta lantzea, Visual Thinking teknika erabiliz.
AZAROAK 22
10:00 – 13:30
EKONOMIA- ETA FINANTZA- PROPOSAMENA BERRIKUSTEN
Enpresaren urteko kontuen berrikuspen kritikoa eta hobetzeko proposamenak ESSaren balioetatik.
ABENDUAK 1 
10:00 – 12:30
ESS-AREN IBILBIDEA
Ibilbide ludikoa Bilboko ESSako hainbat enpresetatik, haien balio-proposamena eta eskaintza ezagutzeko.

EKONOPOLOaren esparruan

Bai Sendotzen programa osoa baita saio irekiak EKONOPOLOaren, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloaren, barruan kokatzen dira, Bilbao Ekintza eta REAS Euskadiren artean koordinatua eta Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua. EKONOPOLOA ESSaren inguruan lan egiten duten eragileek esperientziak, proiektuak eta baliabideak aurkitu eta partekatzeko erreferentziazko espazioa da. Aldi berean, ESSaren beraren bozgorailu eta enpresa-ideia berrien azeleragailu ere bada.

Programari buruzko informazio gehiago hemen. Izena emateko sartu  presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean eta bete formularioa saio bakoitzean parte hartzeko. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.