Datorren ostiralean, Abenduak 15ean, arratsaldeko 18:30ean solasaldi bat egingo da Mugarik Gabeko Ekonomialariek argitaratu duten azken dosierrari buruz. Dosierrak “Ekonomiaren eraldaketa digitala: Lanean dituen eraginak” du izenburua eta bertan egungo gizarteak aurre egin beharreko erronka honetaz zenbait gogoeta aurkezten dira.
Hizketaldian ondorengo aditu hauek hartuko dute parte: Jorge Malfeito Gaviro, Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakaslea eta dosierraren koordinatzailea; Cecilia Castaño Collado, Madrilgo Universidad Complutense; Olivia Blanchard, Digital Future Society Think Tank; Mari Luz de la Cal Barredo, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Hegoa.
Solasaldia Tuterako UNED-arekin batera antolatzen da eta Internet bitartez jarraitu ahal izango da (zuzenean edo geroago aurrez grabatutako erabiliz)..
Informazio gehiagorako klikatu esteka honetan eta izena emateko beste honetan.