MgE dosierrak 58. zk, 2025eko uda eus/cas
Ziurgabetasuna nagusi den testuinguru globalean, turismoa munduko ekonomiaren bultzatzaile nagusietako bat dela berretsi da; izan ere, BPGren eta enpleguaren % 10 inguru sortzen du mundu-mailan. COVID-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, sektoreak susperraldi azkarra izan du, eta errekorreko zifrak lortu dira turisten kopuruari dagokionez. Gorakada hori erresilientziaren seinaletzat interpretatu da, baina agerian geratu du, halaber, gero eta mendekotasun handiagoa duen eredu hauskorra dela, XXI. mendeko tentsio politiko, sozial eta ingurumen-tentsioen eraginpean.
Egoera horretan, jasangarritasuna eta berrikuntza turismo-lehiakortasunaren ezinbesteko oinarritzat finkatu dira, eta, horrenbestez, eredu orekatu batera bideratu da sektorea, etorkizunera begira jarrita. Eredua birdefinitzea da kontua, ongizateari uko egin beharrik gabe; hau da, planetaren muga ekologikoetara eta bertan bizi direnen behar sozialetara egokitzen diren turismo-moduak eta bizi-estiloak sustatu behar dira. Turismo-eredu hori ez da mugarik gabeko hazkundean oinarritu behar; hau da, helmuga turistikoetan bizitzen, bertan jendea hartzen eta elkarrekin bizirauten jarraitu ahal izatea bermatu behar du, haiek ahitu gabe. Horrela, itxaropenezko etorkizuna izango da, bai pertsonentzat, bai planetarentzat.
Txosten honetan, jarduera turistikoak eta haren inguruko eragileek gaur egun zer errealitate eta erronka dituzten aztertzen da, ikuspegi mikro eta makro batetik, sektorearen etorkizunerako hain sakonak eta sentikorrak diren kontzeptuak, hala nola jasangarritasuna eta berrikuntza, edukiz hustu ez daitezen, eta potentzia eraldatzaile bihurtu daitezen.
Turismo-eredu kontzienteago baterantz aurrera egiteko, lehenik eta behin, ebidentzia enpirikoa eduki behar da, jardueraren benetako inpaktua dimentsionatzeko aukera emango duena. Ondorio horiei buruzko diagnostiko zorrotz batetik abiatuta soilik formulatu ahal izango dira haien jasangarritasuna eta ongizate kolektiboari egiten dioten benetako ekarpena sustatzeko estrategiak
Deskargatu MgE dosierrak 58. zk
Versión en castellano del Dossier >>



