
. . . . Informazioa gaztelaniaz
Itzuli da «Ekonomia Kritikoa Martxan III: Kapitalismoa, joerak eta krisia» udako Ikastaroa, egungo sistemari buruz hausnartzeko, eztabaidatzeko eta alternatibak eraikitzeko gunea. Kapitalismoak zure bizitza eta lurraldea nola antolatzen dituen galdetzen diozu zure buruari?
2025eko edizio honetan, kapitalismoaren funtsezko hiru dimentsioetan murgilduko gara:
- Espazioa: Kapitalaren metaketaren logikak nola eraldatzen ditu gure auzo eta lurraldeak? Nola eragiten dio horrek harremanak izateko moduari?
- Denbora: Zer ondorio ditu orainainaren gurtzeak egungo arazoak ulertzeko, konponbideetan pentsatzeko eta erabakiak hartzeko orduan?
- Krisia: Eta kapitalismoari atxikitutako krisiak ere aldaketa sozialerako ate irekiak balira? Nola erantzuten diegu behar sozial eta ekologikoei beste ekoizpen modu batzuetatik?
Hiru dimentsio horien azterketaren eta eztabaidaren bidez, ikastaroak sistemaren tentsioen azterketan sakontzeaz gain, elkartasunaren eta lankidetza eta lan militantearen arteko loturak sustatu nahi ditu, aldaketa sozial konprometitu eta sistemiko baterako bidean.
Euskal Herritik, Bartzelonatik eta Madriletik ekonomia egiteko modu berriak irudikatzeko ikertzaile kritikoak, militantzia eraldatzaileko esperientziak eta parte hartzeko espazioak izango ditugu.
Gonbidatutako kolektiboen parte-hartzea, publiko orokorraren ekarpenekin batera, funtsezkoa izango da eraldaketa sozialarekin konprometitutako ikasketa akademiko militanteak garatzea ahalbidetuko duen ibilbide-orri bat ezartzen hasteko.
Izena: Ekonomia Kritikoa Martxan III: kapitalismoa, joerak eta krisia
Modalitatea: Presentziala
Datak: Uztailak 21 eta 22
Kokapena: Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbo
Hizkuntza: Gaztelania/Euskera
Balio akademikoa: 20 ordu
Matrikularen prezioa: 25 €
Laguntza ekonomikoa: matrikuletarako eta ostaturako bekak
Antolatzailea: UPV/EHU eta Mugarik gabeko Ekonomilariak
Behar duenarentzat haurtzaindegi zerbitzua eskaineko dugu. Eskatu hemen: ecosfron.euskadi@ecosfron.org
IKUSI PROGRAMA OSOA ESTEKA HONETAN
Hemen itxarongo zaitugu elkarrekin hausnartzeko!
Bilbotik kanpo zatoz? Eskatu beka bat matrikula eta ostatua ordaintzeko.
NOLA LORTU BEKA?
Zer ordaintzen du parte hartzeko beka honek?
Ikastaroko matrikula-gastuak eta bi gaueko ostatua (uztailaren 20koa, igandea, eta uztailaren 21koa, astelehena) ordainduko ditugu ostatu bateko gela batean, genero bereko pertsonekin. Ordea, Bilbora heltzeko joan etorrirako bidaia ez da sartzen bekan.
Zein dira beka eskatzeko irizpideak?
– Bilbotik kanpo bizitzea.
– Gaztelaniaz ahoz komunikatu ahal izatea.
– Ikastaro osora joatea.
Plaza kopuru mugatua dagoenez, lehentasuna izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
– Unibertsitateko gradu batean matrikulatuta egotea edo graduondoko ikasketak egiten aritzea ikastaroarekin lotutako gaietan.
– Gizarte mugimenduren batean edota ikasle, gazte edo auzoko elkarteren batean egon izana.
– Izena emateko ordenaren araberakoa izango da.
Baldintza horiek betetzen dituzula uste baduzu eta beka bat lortu nahi baduzu, BETE INKESTA HAU!
Informazio gehiago eskatu edo galderaren bat egin nahi baduzu, idatzi ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera.



