Data: abenduak 15, 18:30
Tokia: CineClub FAS (El Carmen aretoa, Indautxu plaza, Bilbo)
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 10a, “Sorry, We missed You» filma proiektatuko da abenduaren 15ean, asteartea, CineClub FASean (Karmen Aretoa, Indautxu Plaza, Bilbo). Ken Loach zuzendari britainiarraren azken filma da, Paul Lavertyren gidoiarekin, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Donostiako Zinemaldian Europako Film Onenaren Publikoaren Saria, nazioarte mailan ospe handia izanez.
Emanaldia arratsaldeko 18: 30tan hasiko da eta ondoren Jose Ramon Mariño-rekin ATTAC Bizkaia elkarteko kidearekin solasaldia izango dugu, «Duintzeko lanetik gaur egungo Uberrizaziora».
ATTAC nazioarteko mugimendua da, finantza-espekulazioa salatzeko sortua. Bi hamarkada baino gehiago daramatza herritarrekin lanean, bidezko mundu bat eraikitzea ahalbidetuko duten alternatiba sozial, ekologiko eta demokratikoak bilatzeko, kapital-mugimenduen kontrolik eta erregulaziorik eza salatzeko, eta aberastasun handiei mesede egiten dieten eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapena sustatzen duten politika inposatzaileak salatzeko.
Izena- emateko hemen edo bidali mezu bat ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera.
Saio hau Mugarik gabeko Ekonomialariek, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta CineClub Fasek antolatu dute. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiko babesa izanez.