Zinema Foroa abenduak 15: «The old oak»

Datorren abenduaren 15ean, 19:45ean, FAS Zineklubean (Indautxu Plaza, Karmengo Aretoa), Mugarik Gabeko Ekonomilariek, Cineclub FASekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan, «The old oak», Ken Loachek zuzendutako filmaren proiekzioa antolatuko du. Sarrera doakoa da, hemen izena eman besterik ez duzu egin behar.

Jarduera hau giza eskubideak sustatzeko ekimenen barruan kokatzen da, immigrazioaz eta errefuxiatuez, arrazakeriaz eta xenofobiaz, eta pobreziaz, elkartasunaz eta enpatiaz hausnartzeko gune bat eskainiz.

«The old oak» filmak Ingalaterrako ipar-ekialdeko meatze-herri txiki baten istorioa kontatzen du. Hainbat hamarkada daramatza meategiak ixtearen, langabeziaren eta utzikeria ekonomikoaren ondorioak pairatzen. Herri horretan dago The Old Oak, auzokideak bildu daitezkeen azken tokietako bat den pub zahar bat. Jabea, TJ Ballantyne, irekita edukitzen saiatzen ari da, zailtasunak zailtasun.

Egoera aldatu egiten da gerratik ihesi doazen siriar errefuxiatu talde bat herrira iristen denean. Haien etorrerak tentsioak eragiten ditu biztanle batzuen artean, beraiek ahaztuak izan direla sentitzen baitute eta orain baliabide urriak etorri berriekin partekatu behar baitituzte.

The Old Oaken ideia nagusia da elkartasunak pobrezia, beldurra eta aurreiritziak banandu dituztenak elkartu ditzakeela. Eta badu zerbait bereziki interesgarria: ez du errefuxiatuen sufrimendua bakarrik erakusten, baita jasotzen dituen herriko biztanleena ere.

Proiekzioaren ondoren, elkarrizketarako gune bat irekiko da solasaldi eta eztabaida batekin, non obrak planteatzen dituen gaiak eta mezuak aztertuko diren. Sarrera doakoa da, esteka honetan eman behar duzu izena.

 
<< Euskadiko ordezkaritzaren azken berriak

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.