Ba al zenekien zure kontsumoak mundua alda dezakeela?

     Hitzaurre                                                                                                  Patricia Millán Ortega  

2024ko urriaren 3an, osteguna, “Bidezko Merkataritza eta Finantza Etikoak inpaktu eraldatzailearen errealitatea hurbilduz” hitzaldia izan genuen. Ekitaldia Mugarik Gabeko Ekonomialariak-ek antolatu zuten, Euskadiko Finantza Etikoak elkartearekin eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Gelaren lankidetzarekin batera. .

Hitzaldi honetan Maquita Fundazioa ezagutzeko aukera izan genuen, Fatima Cruz eta José Erazo bazkideen eskutik. Maquita Fundazioa Ekuadorreko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren alde egiten duen erakundea da, eta Ekuadorreko familia ahulen bizi-kalitatea hobetzearen helburuarekin, elkartegintza, ekoizpen jasangarria, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua lantzen ditu. Bere webgunean, ikus daitekeenez, Ekuadorreko 18 probintzitako komunitate eta erakundeekin egiten du lan.

Argazkia: Merkataritza Zuzendaritzako ikasleak eta Mirene Begiristain irakaslea bertaratu ziren, beste interesatu batzuez gain.

  
   Hitzaldiaren garapena:

Mirene Begiristainek ongietorria eman eta testuinguruan jarri zigun; izan ere, azken hau azalduz, marketina beste zoko batetik ikus daiteke. Horrez gain, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (hemendik aurrera “ESS” siglak erabiliko ditugu)  gela berria jarri dute Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Testuinguru honetan, ESSaren dinamikaren baitan, prozesu eta finantza etikoak ezagutarazi nahi izan zituzten, bai eta Fiare Banku Etikoa eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak bezalako erakundeekin dituzten harremanak ere. ESSko gelak ere ezagutza hau sustatzen du, interesa duten ikasleek prestakuntza-adar honetan jarraitu ahal dezaten; adibidez, ESSaren ikasketak egiten dituzten bitartean, entitate parte hartzaileak ezagutu eta haiekin Gradu Amaierako Lana edota praktikak egiteko

Honekin jarraitu baino lehen, beharrezkoa da ESSa zer den laburki definitzea: ESS barruan dauden erakundeak forma demokratiko legalak duten entitateak dira, pertsonen erabakitzeko gaitasuna ez dago bakoitzak jarri duen kapitalaren menpe (kooperatibak, mutualitateak,elkarteak). Gainera, erakunde hauek ekonomiaren ordezko paradigma alternatiboa eraikitzeko interesa dute, demokrazian, autogestioan eta enpresaburu kolektiboetan oinarrituta. Azken batean, ESSk pertsonak, komunitatea eta ingurumena jartzen ditu erdigunean, eta ez, ordea,etekinen maximizazioa(1)


              .

Ernesto Fernándezek, hitzaldia antolatu duen , Mugarik Gabeko Ekonomilarietako teknikaria, labur azaldu zuen zer den MGE eta zertan aritzen den. MGEk 25 urte baino gehiago daramatza ekonomia justu baten alde lanean, eta, maila praktikoan, bi ildo lantzen ditu: 1-Gizartea eraldatzeko hezkuntza, tailer, ikastaro eta prestakuntzaren bidez. 2-ESS; horretarako, oso presente daude ekintzailetzan eta balio eraldatzailea ematen duten proiektuetan.

Maquita Fundazioak unibertsitatean emandako hitzaldia, Ernestoren ustez, MGEren bi lan ildoen arteko zubi bat da, unibertsitatean gizartea eraldatzeko proiektu ekintzaile bat azaltzen baitu, eta, beraz, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleek zuzenean ezagutu dezakete Bidezko Merkataritzaren proiektu eraldatzaile bat. .

Javi izan zen hitz egin zuen hurrengo pertsona, Euskadiko Finantza Etikoen. Elkartetik datorrena. Elkarte hau Euskadiko gizarte zibilaren eskaera gisa sortu zen, finantza-hezkuntzan lan egiten du, eta dirua gizartearen onerako diren proiektuetan inbertitzeko beharraz sentsibilizatzen da.

Javiren ustez, Maquitaren hitzaldiak gure kontsumoaren eragina eta ondorioak azpimarratzen ditu, eta horrek banka etikoarekin lotura zuzena du, finantza-kontsumoa ere egiten dugulako, eta gainerako ondasun eta zerbitzuenak bezala, ondorioak dituelako.

Banka etikoak ingurumena eta gizartea hobetzera bideratutako finantza-jarduera bultzatzen du, baina errentagarritasuna alde batean utzi gabe. ESSren printzipioek gidatzen dute, horregatik daude hitzaldi honetan, merkatu sozialean, parte hartzen dutelako, hau da, ESSaren zirkuituan. Finantza Etikoen Elkarteak, BPGa gizartearen onura neurtzeko modu bakarra den ideia hautsi nahi du..

Maquita Fundazioko hizlariek haien produktuak ekarri zituzten: txokolateak, galletak, marmeladak, etabar. Ekarritako produktuak bidezko merkataritzakoak dira, hau da, modu iraunkorrean ekoizten dira. Horrek esan nahi du ingurumena errespetatzen duten nekazaritzako eta ekoizpeneko praktikak erabiltzen direla, eta langileek soldata justuak eta lan-baldintza seguruak jasotzen dituztela.

Fátima Cruzek eta José Erazok (Maquita Fundazioaren kudeatzaileak Napo eta Pichinchan) haien esperientziaren inguruan hitz egin ziguten. Fundazio hau 1985ean sortu zen, eta 40 urteko ibilbidea egin du.

Fátima Cruzek kontatu zuen Maquita hitza, Quechuako mendilerroko berba bat dela eta eskua ematea esan nahi duela.

Maquita Fundazioa ESSaren oinarriak dituen erakundea da, eta beste 520 entitate eta zein landa-komunitate asko artatzen ditu..

Lan egiten duten familia guztiek bizi-kalitatea hobetzeko apustua egiten dute, batez ere landa-eremuko familiek. Landatartasun agroekologiko baten alde lan egiten dute, elkartegintza sustatuz, nahiz eta toki desberdinetako antolatzeko modua errespetatzen duten..

Maquita fundazioa gaur egun dauden lekura eraman duten arrazoiak honako hauek izan dira:

> Behartutako migrazioak, beste eremu batzuetara joatera behartuta dauden familien joan-etorri progresiboak dira; adibidez, gaur egun, Venezuelatik datorren migrazioa oso handia da, eta familia migratzaile asko daude baldintza oso prekarioetan, ur korronterik gabe..
> Aberastasunaren kontzentrazioa, mundu polarizatu batean gaudelako, non familia gutxik biltzen duten aberastasun handia, pertsona gehienak oso pobreak diren bitartean..
> Eta azkenik, naturaren esplotazioa. Fatima Ekuadorreko Amazoniatik dator, meatze-ustiapenak (urrearenak batez ere) suntsitu dituela kontatu zigun. Amazoniako Quechua herriak, lurrak ematen dizkien produktuetatik bizi dira, eta ondorioz, langileak ere txirotu ditu. Klimaren aldaketaren ondorioz eta basorik gabe lehortea nabarmenagoa da..

Nola arindu arazo horiek?

> Maquita Fundazioak Ekuadorreko familiak sentsibilizatzen ditu, komunitateen eta emakumeen garapena ahalbidetzen duten lidergoak indartzeko. Halaber, bere produktu arduratsu, etiko eta iraunkorrak balioan jar ditzaten eta ezagutzera eman ditzaten lan egiten du. Izan liteke haien produktuak munduko beste inon ez ezagutzea, ordea, haiek badituzte ezagutzen Coca-Cola edo multinazionalen beste produktu batzuk.

> Elikadura-subiranotasuna sustatzen du, hau da, txakran (2) ekoizten dena, produktu ultraprozesatuen ordez, familia ekoizleen elikaduraren oinarria izatea.

> Fatimak tokiak trukerako duen garrantzia nabarmendu zuen. Horregatik, fundazioarentzat oso garrantzitsuak dira Azoka Agroekologikoak. Horrela, inguruko biztanleei jakinarazten zaie toxikorik gabeko elikagaiak trukatzeko espazio bat egon daitekeela familia ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, bai eta elikadura osasungarriagoa, eskuragarriagoa eta hurbilagokoa bermatu ere, txakra ekoizten denetik. Alde horretatik, Ekuadorren lan handia egiten ari dira; adibidez, Ekuadorreko prentsa-artikulu honetan irakur daitekeen bezala, Riobamba Bidezko Merkataritzaren hiri izendatu dute. Badira Bidezko Merkataritzako Unibertsitateak, non etorkizunerako eta Bidezko Merkataritzaren jarraipenerako profesionalak prestatzen diren. Nekazaritzako denda ekologikoak edo produktu horiek eskura daitezkeen gainerako dendak ere hor daude. Enpresa handienek ESSko produktuen ehunekoa dute (Ekuadorren, produktu herrikoi eta solidario esaten zaie produktu horiei).

José Erazok oso positibotzat jo zuen EHUk bere ikasketa formalean ESSko Masterra eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ESS Gela sortzea. Ildo horretan, gure ustez, ikasketa horiek errealitate horretara hurbiltzen dituzte ikasleak, bai azterketa teorikorako edo ikerketarako, bai eta lan merkatu profesionaletarako ere. Josék aipatu zuen zirkulu jakin batzuetan ESS ez dela oso ezaguna eta utopiatzat har daitekeela; hala ere, hitzaldi honetan Maquita Fundazioaren benetako esperientziaz hitz egin ziguten, hau da, ekonomia hegemonikoaz gain, badaudela alternatibak. Alternatiba horiek onura maximizatzea ez diren beste printzipio batzuk dituzte, hala nola, bidezko merkataritzaren 10 printzipioak (hitzaldian proiektatutako aurkezpenetik ateratakoak):

1. Ekoizle babesgabeentzako aukerak
2. Gardentasuna eta erantzukizuna
3. Bidezko merkataritza-jardunbideak
4. Bidezko soldata eta ordainketa
5. Haur eta bortxazko lanaren debekua
6. Diskriminaziorik eza, genero-berdintasuna eta elkartzeko askatasuna
7. Lan-baldintza duinak
8. Gaitasunen garapena
9. Bidezko merkataritzaren sustapena
10. Ingurumenarekiko interesa

Josérentzat Justizia kontzeptua nabarmendu beharrekoa da. Bidezko merkataritzak ez du beste bitartekarien prezio-igoerarik, eta haurren edo derrigorrezko lanaren produkzio-kostu txikiak ere ez ditu.

Bidezko merkataritzako produktuen ekoizpen-kostuak ere handiagoak izan daitezke, trantsizio agroekologikoa gertatu behar baita. Trantsizio hori nekazaritza-ekoizpenaren logika kapitalistaren aurkakoa dela uste dugu. Kontua ez da ahalik eta produktu gehien denbora laburrenean ekoiztea, baizik eta kalitate oneko produktu autoktono bat landatzea, toxikorik gabekoa, eta uzta-lurrak eta ingurumena mantentzeko erritmoak errespetatuz.

Beste gogoeta bat ere utzi zigun Josek: elikagai-subiranotasuna lortzeko, nekazariek utzi egin behar diote haziak, ongarriak edo pestizidak saltzen dituzten nazioarteko enpresen mende egoteari. .

Garrantzitsua da produktu horiek kalitatezko sustapena izatea. Bidezko Merkataritzako produktu bat kontsumitzen denean, produktu hori ekoizten duen familiari buruzko informazioa dago, eta hori ezagutzera eman beharreko balioa da. Panela esportatzaile nagusia Maquita Fundazioa da, familiak laguntzen ditu beren produktuak esportatu ahal izateko..

ESSaren printzipioen artean iraunkortasuna ere nabarmendu du Josék, eta esan digu prozesu bat, jasangarria izan dadin, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen jasangarritasunean kokatu behar dela. Hiru iraunkortasun horiek ez baditu, ez da jasangarria.

 Zer egiten du Maquita Fundazioak? Josék Maquitak lantzen dituen ildoak aurkeztu zizkigun:

–  Prestakuntza tailerrak
– ESSaren Bidezko Merkataritzako turismo komunitarioa (bere webgunean ikus daiteke),
– Agroindustria. Produktu agroekologikoak ikertzeko zentro bat dute, izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko.

Topaketan Josek egin duen beste gogoetetako bat belaunaldien arteko erreleboa izan zen. Bere ustez, nekazaritzak aurre egin behar dion erronka handi bat gazteria da. Auzolandegiak jende gazterik gabe geratzen ari dira, gazteak migratzen ari direlako baldintza hobeen bila. Belaunaldi-erreleborako aukera bat dagoela dirudi. Belaunaldi gazteena digitalizazioarekin oso ohitua dago, sare sozialekin, teknologia berriekin, eta ingurumenarekin ere oso kontzientziatua; beraz, ziurtagiri agroekologikoen balioa aitortzen dute. Teknologia berriak erabiltzeak edo ziurtagiriak lortzeak lagundu egiten du gazteak landan eta beren lanetan inplika daitezen.

   Ondorioak

Maquita Fundazioaren esperientzia ESSaren adibide bat da, tokiko eta landa-eremuko erakundeena. Erakunde horiek, beren komunitatearen funtsa galdu gabe, beste komunitate batzuekin sarean laguntzea bilatzen dute, kalitatezko produktuak trukatu ahal izateko. Horrela, lehenik eta behin, ahalik eta produktu onenekin elikatu ahal izango dute, eta, ondoren, truquea egingo dute, bai beste produktu batzuekin, bai eta merkatuetan edo azoketan ere, beren bizitza hobetzeko. Komunitateek beren bizitzak hobetzea lortzen badute, epe luzerako pentsatu ahalko dute ingurumena zaintzeko eta lurra ahalik eta baldintza onenetan uzteko, hurrengo belaunaldiek bizimodu osasungarria eta bizitzea merezi duen bizimodua aurkitu ahal izango baitute..

Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde antolatzaileei eta Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateari, esperientzia mota hori ezagutzeko baliabideak eskaintzeagatik, bai eta Jose eta Fatimari ere, gure ingurunean enpresa modu eraldatzailean egitea guztiz posible dela erakutsi digutelako.

 

——————————————————————————————————————————————-

(1) Informazio gehiago: Pérez de Mendiguren, Juan Carlos, eta Enekoitz Etxezarreta. 2015. «Ekonomia sozial eta solidarioaren kontzeptuari buruz: hurbilketak Europatik eta Latinoamerikatik On the Social and Solidarity Economy Concept: Approaches From Europe and Latin America». Munduko Ekonomiari buruzko aldizkaria, 40. zk., 123-44, Uharte, Luis Miguel, eta Júlia Martí Comas, eds. 2019. Ekonomia herrigintzatik birpentsatzea: ikaskuntza kolektiboak Latinoamerikatik. Lehenengo edizioa. Antrazyt Politika 490. Bartzelona: Icaria Editorial

(2) Chacra kitxua chakratik hartutako espainiar terminoa da, «granja, alqueria, campo agrícola, tierra sembrada con semillas» esan nahi duena, Amerika hispaniarreko hiri-periferietan egon ohi diren lurren propietateak izendatzeko erabiltzen dena, hirien hornidurarako elikagaiak ekoizten baitzituzten

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.