Ekonomia aldaketarako tresna bihurtzen denean

Apirila eta ekaina bitartean, Ander Deuna Ikastolako ikasleek oso ohikoa ez zen zerbait bizi izan zuten ekonomiako eskoletan: ez ziren zenbakiez, bankuez eta balantzeez bakarrik mintzatu, justizia sozialaz, iraunkortasunaz eta lankidetzaz baizik. Mugarik Gabeko Ekonomilarien  eskutik, eta Finantzaz Haratago zikloaren barruan, hiru saio egin ziren, diruari eta ekonomiari beste ikuspegi batetik begiratzeko. Helburua? Zalantzak sortzea, kontzientzia piztea …

Konektatutako gazteak: Euskadi eta Kamerun, dirudiena baino gertuago

Uda honetan, Kamanga Influencers Club etik Mugarik Gabeko Ekonomilariekin eta Koop SF 34: Euskadiko gazteen eta Kamerunen arteko elkartruke batean murgilduko gara, batzen gaituzten lotura ikusezinak (eta ikusgarriak) aurkitu, ulertu eta horien inguruan hausnartzeko.Abuztuko hamar egunetan Kamerunen egongo gara bertako gazteekin denbora, galderak eta kezkak partekatzen. Ideia sinplea da, baina indartsua: zer dugu komunean? Zerk bereizten gaitu? …

UPV/EHUko «Ekonomia Kritikoa Martxan III» Udako Ikastaroa. Uztailaren 21 eta 22an, Bilbon

 . . . .  Informazioa gaztelaniaz Itzuli da «Ekonomia Kritikoa Martxan III: Kapitalismoa, joerak eta krisia» udako Ikastaroa, egungo sistemari buruz hausnartzeko, eztabaidatzeko eta alternatibak eraikitzeko gunea.        Kapitalismoak zure bizitza eta lurraldea nola antolatzen dituen galdetzen diozu zure buruari? 2025eko edizio honetan, kapitalismoaren funtsezko hiru dimentsioetan murgilduko gara: Hiru dimentsio horien azterketaren eta …

Laster ikasgelarako material berriak

Ekonomia kritikoa eta solidarioa irakasleen eskuraMugarik gabeko Ekonomilariak-ek Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako material didaktiko batzuk zabalduko dituzte laster. Ekonomia kritikoagoa, sozialagoa eta eraldatzaileagoa irakasteko modu bat ikasgelara hurbiltzea da helburua. Ekonomia hori ez da kontzeptu abstraktuetan geratzen; aitzitik, eguneroko bizitzarekin, giza eskubideekin, zaintzekin eta justizia sozialarekin lotzen da.Material horiek curriculum ofiziala …

Zergatik kostatzen da hainbeste independizatzea? Eta egin beharko genituzkeen beste galdera batzuk

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik kostatzen zaien hainbeste gazteei independizatzea? Edo zer du berezia euskal zerga-sistemak? Galdera horiek eta beste batzuk maiatzaren 15ean jarri ziren mahai gainean, Ekonomisten Euskal Elkargoak, Mugarik gabeko Ekonomilariekin lankidetzan, antolatutako jardunaldi berezian.–Irakaspenaren errealitatea: gazteen egungo erronkak eta gizartearen ongizatea– izenburupean, ekitaldia hitzaldi tekniko bat baino askoz gehiago izan …