DENBORAREN ERABILERAREN INKESTAK: ETXEKO LANAREN ETA ZAINKETEN IKERKETA EGITEKO TRESNA BAT

MgE Euskadi-k eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren Genero berdintasuna komunitateak Denboraren erabileraren inkesten jardunaldia antolatzen dute hurrengo martxoaren 29an 9:00-11:00ko ordutegian, BILBOko Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan (Rodriguez Arias 4, 2. ezk).

Fenomeno sozialen ikerketak adierazle sozialekin integratutako sistema edukitzeko beharra agerira ateratzen du. Denbora Aurrekontuen Inkesta eragiketak gizartearen ohiturei eta emakumeekin eta ia %50eko proporzioan gizonekin eta emakumeekin osaturiko biztanleriari buruz informazio zehatza ematen du, bere eguneroko denboraren erabileraren ikuspuntutik, bere banaketa egunean zehar garatutako jardueren artean neurtuz. Horrela, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) egindako eragiketak informazio baliagarria eskaintzen du bai genero ikuspegitik egindako gizartearen azterketarako, eta baita ere Euskadiko Etxeko Ekoizpenaren Kontu Satelitea egiteko..

Denboraren Erabileren Inkesten datu nabarmenenak aurkeztuko ditugu, non Euskadi nazioartean aitzindaria den, eta etxeko ekoizpena Kontu Sateliteen bidez Nazioko Kontabilitatera sartzeko egiten ari diren ekimenak.
Zainketan eta erantzukidetasunean aloan datu hauetatik ondorioztatzen diren erronka nagusienari buruz hitz egingo dugu. Etxeko lanaren banaketari eta gizarte mailan emakume eta gizenen arteko zainketei ekingo diogu, berdintasunaren alde egindako bidea eta baita desberdintasunen iraunkortasuna kontuan izanik.
Bukatzeko, aurre egin beharko ditugun erronkei buruz xehetasunak eskainiko dira, alde batetik, gizarteari lan hauek egindako ekarpena ikustarazteko eta bestetik, gizarteari eta bestetik, genero eta belaunaldi arteko banaketa justoagoa eta bidezkoagoa izaten lagundu.


HIZLARIA:

Matxalen Legarreta Iza

UPV/EHU n soziologian lizentziatua eta unibertsitate berean Nazioarteko Soziologian Doktoratua. UPV/EHUn eta Madrileko Unibertsitatean graduondoko ikasketak egin ditu. Gaur egun Soziologia 2 Departamentuko irakaslea da eta AFIT- Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Bere ikerketa gai nagusiak hauek dira: etxeko lana eta zainketak, genero desberdintasunak, Denbora Aurrekontuen Inkestak eta denboraren soziologia.

ZURE INGURUAN JARDUNALDI HAU INTERESGARRIA IZANGO ZAION BATEN BAT EZAGUTZEN BADUZU, EZ AHAZTU GONBIDATZEA.
BESTE PERTSONA BATEKIN LAGUNDUTA ETORRI AHAL DUZU. (Jarri bere izena izena-emote formularioko oharrak eremuan).

IZEN EMATEA HEMEN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.