Duela hamarkada asko mundu akademikoa eta gizarte zibileko hainbat espazio zalantzan jartzen ari dira BPGaren protagonismoa erreferentziazko adierazle gisa herrialdeen “arrakasta” eta politika publikoen baliozkotasuna neurtzeko.
Gure neurketa-sistemak berriz pentsatzea garrantzitsua da, adierazleez hitz egiten dugunean, nora goazen eta nola iritsiko garen adierazten baita. Ildo horri eutsiz, BPGaren hegemoniak adierazten du hazkuntza ekonomikoa dela gure gizarte eta ekonomien lehentasunezko helburua, eta, neurri handian, erabaki politiko nagusiak zehazten dituena.
Mintzalagunean, egungo paradigma ekonomikoa gainditzeko beharraz hausnartuko dugu, hazkunde ekonomiko mugagabe eta BPG indikadorea duten hegemonian oinarrituta politika publikoak aurrera erameten direnez, adierazle alternatiboetara joateko beharrarekin aurkitzen gara, Mugarik Gabeko Ekonomialariek eskaintzen duten azken dossierrean lantzen diren gaiak: “Garapena” neurtu (eta ulertzeko) beste modu batzuk
Hauek parte hartuko dute:
- Margarita Mediavilla (Valladolideko Unibertsitatea)
- Juan A. Gimeno Ullastres (UHUN- UNED eta Mugarik gabeko Ekonomialariak)
- Andrés-Fernando Herrera, Hegoa (UPV/EHU)
- Luisa Gil Payno, (Garapenerako GKEen Koordinakundea eta Mugarik gabeko Ekonomialariak)