Joan den azaroaren 23an, MgE Euskadi MULISOL ELKARTEAren topaketan parte hartu genuen. Topaketa urtero antolatzen da Euskadiko emakume beltzei ahotsa eta aurpegia emateko asmoarekin.
Aurten, independentzia ekonomikoa zen topaketaren ardatza, emakumeen emantzipaziorako eta berdintasunaren aldeko borrokarako funtsezko elementu gisa. 25 emakume baino gehiago bildu ziren egun horretan gai horri buruz eztabaida eta entzuteko.

MgE-tik zalantzan jartzen dugu egungo eredu ekonomikoa ote den berdintasunezko garapenaren motorra. Aitzitik, eredu hegemonikoa genero-desberdintasunen ugaltzailea eta anplifikatzailea da, eta, areago, horiei esker irauten du bizirik.
Horrela, ekintzailetzari ekiten diogu eraldaketa sozioekonomikorako tresna gisa, botere-harremanak zalantzan jartzeko eta berdintasunean erlazionatzeko modu berriak garatzeko gune gisa. Horrela, gure ikuspuntutik, lortuko dugu bizitzea ekoizpen- eta ugalketa-sozietateetan, zeinak ekonomikoki aktiboak eta sozialki bidezkoak eta solidarioak diren.
Emakumeok eta, bereziki, emakume migratuok ekintzailetza-mota horretan sinesten dugu gehienbat, pertsonak eta planeta zaintzen baititu eta gu zaintzen baikaitu. Ekonomia sozial eta solidarioaren balioetan oinarritutako ekintzailetza.
Zorionak Norma Maffareri, Emakume Afro-Euskaldunari errekonozimendua jasotzeagatik, eta eskerrik asko hizlari guztiei zuen esperientziak eta gogoetak partekatuz denok aberasten gaituzuelako.
Eskerrik asko Linda Kinsoni eta Mulisoli emakumeen gune hau partekatzeagatik. Gune hau, non emakume migratuen eta bertakoen arteko topagune eta elkarrizketa pribilegiatua dugun.



