Liburuxka honek EHUko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterreko ikasleen lau unitate didaktiko biltzen ditu.
Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeak urteak daramatza EHUko master honekin lankidetzan, hain zuzen ere, Giza eta Gizarte Zientziak espezialitatean (Ekonomia Osagarriak Gizarte Zientzietarako irakasgaian), Ekonomia Sozial eta Solidarioa eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) hezkuntza-zentroetan sustatzen.
2019-2020ko ikasturtean, hezkuntza maila desberdinetako ikasleak Finantzaz Haratago sarearekin lankidetzan aritu ziren lau unitate didaktiko horien diseinua egiten. Prozesu horretan, finantza etikoak eta GIHak barneratu zituzten derrigorrezko hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako hainbat irakasgaietan.