Desazkundea bizitzaren jasangarritasunerako erantzun gisa
Irailak 24-25
10 ordu, 0.5 ECTS, ONLINE
Egitaraua eta doako izen-ematea
COVID-19aren pandemiak agerian utzi du funtsezko zerbitzuen garrantzia (osasuna, zaintza, hezkuntza, etxebizitza duina…), azken hamarkadan zaindu gabe eta boikotatuta egon baitira, eta bizitzarekin gerran dagoen sistema batean bizi garela ikusarazi digu.
Azken 10 urteetako bigarren krisi handia da, eta badakigu aurreko errezetak (bankuen eta enpresa handien erreskateak) ez direla irtenbidea; aitzitik, desberdintasun soziala (eta eskubideen urraketa) areagotu egiten dute, eta planetaren degradazioaren kausa dira, hurrengo krisietarako eremua arintzeaz gain, hala nola gaur egun bizi dugun eta pairatuko dugun larrialdi klimatikoa.
Horregatik, gure ekoizpen-egitura eraldatuko duen aldaketaren alde egin behar dugu. Zergatik ez egin gizakion eta planetaren bizitzarako funtsezkoak diren sektoreen alde eta planeta suntsitzeari utzi?
Naomi Kleinek dioen bezala, «Krisi garaian, bat-batean zentzugabeak ziruditen ideiak posible egiten dira. Baina zer ideia, justizia soziala eta planetarioa bilatzen dutenak edo predazio ekosozialaren aldekoak?»
Beste ekonomia bat beharrezkoa eta posiblea da, planeta eta bertako biztanle guztiak erdigunean jartzen dituen ekonomia bat, bizitzeko duina den bizitza bat lortzeko. Udako ikastaro honetan, deazkunde feministaren ikuspegitik landutako proposamenen inguruan hitz egingo dugu; izan ere, aldaketa nagusia bizitza erdigunean jartzea izango da, etekin ekonomikorik handienaren logikaren ordez bizitzaren jasangarritasuna (gizakiena edo ez) erabiliz. BPGaren alternatibak planteatuko ditugu garapenaren adierazle gisa, oinarrizko errentaz eta justizia fiskalaz hitz egingo dugu, eta elikadura-subiranotasunaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamenetan sakonduko dugu.
Yayo Herreroren hitzetan, «Eskaria kudeatzeko, aberastasuna birbanatzeko, denborak berrantolatzeko politikak behar ditugu, zainketen erantzunkidetasuna eta bizitzaren eguneroko ugalketa betebeharra izan dadin. Birformulazioak egin behar ditugu herritarren eskubide eta betebeharretan, larrialdi ekosoziala eta bizitzaren zaurgarritasuna oinarri izan daitezen. Ekomendeko izakitzat hartu behar dugu geure burua…» eta horixe da ikastaro honetan eragin nahi duguna.
INTERNET bidez jarraitu ahal izango da jarduera (zuzenean edo geroratuta).
———————————————————————————————————————————
Jarduera hori AECIDek lagundutako 2019/PRYC/000143 proiektuaren barruan dago.