Ekitatearen Aldeko Bigarren Planarekin martxan gaude

Gure «Ekitatearen aldeko bigarren plana»  jarri dugu martxan. Beste urrats bat da erakunde gisa hartzen dugun konpromisoan, praktika feministagoak, bidezkoagoak, inklusiboagoak eta gure balioekin koherenteagoak izaten jarraitzeko.Badakigu benetako genero-berdintasuna ez dela asmo-adierazpenekin bakarrik lortzen, baizik eta gure alde jarriz eta etengabe lan eginez. Horregatik, plan berri honetan konpromiso zehatz batzuk hartu ditugu, gure lana eta …

Emakumeentzako finantza ikastaroa: Kontu argiak

Gurari Etxea- Emakumeen Etxea Getxon (Bizkaia), berdintasunaren alde lan egiten duten kolektiboak, elkarteak eta zerbitzuak biltzen dituen gune feminista intersekzionala da. Leku fisiko zein sinbolikoa da, eta bertan indarrak batzen dira eta sinergiak sortzen dira.Era berean, emakumeen ahalduntze-prozesuen erreferentziazko, ikaskuntzako eta sustapeneko espazio bat izan nahi du, gizarte-eraldaketara bideratua.Gurari Emakumeen Etxeak leku bizia izan nahi …

Ekonomia Kritikoaren XX. Jardunaldiak: 10-12 Bilbon

Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak  bi urtean behin egiten dira, Ekonomia Kritikoaren Elkarteak bultzatuta, eta funtsezko topagunea dira azterketa ekonomikoan ikuspegi kritikoetatik lan egiten dugunontzat.Horien bidez, ezagutza ekonomikoa garatzen eta zabaltzen lagundu nahi dugu, ikuspegi teoriko desberdinetatik, hala nola ekonomia postkeynestarra, ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, ekonomia marxista edo ekonomia instituzionala, bai unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerketan, bai gizarte-proiekzioan.Aurten …

Eraldaketa ekofeministarako emakumeen lehen topaketa

Dena prest dugu, eta aurreko post-en aipatu genizuen Eraldaketa ekofeministarako Emakumeen Topaketetako lehena gogo biziz iragartzeko unea da.Topaketa hau prestatzeko, sareak aktibatu ditugu eta jakintzak eta esperientziak konektatu ditugu metodologia  bat diseinatzeko, parte hartzen duten emakume guztien artean jakintza kolektiboa sortzeko, begirada dekolonial batetik abiatuta. Eskerrik asko bihotzez diseinu honetan lagundu duzuen pertsona eta erakundeeiOrain, …

Hemen dugu “Ekintzailetza Begirada Sozialarekin VI”aren programa berria!

 Zuen interesak prozesu parte-hartzaile baten bidez ezagutu ondoren, tailer hauek antolatzea erabaki dugu:Proiektu berrien plangintza ekonomiko-finantzarioaPlan estrategikoen langintzaEragin soziala vs. eragin ekonomikoa: nola orekatuParte-hartzea: Nola integratu parte-hartze prozesuak nire proiektuan?ESSaren esperientzia arrakastatsuak: eredu inspiratzaileakMartxotik urrira bitartean bost prestakuntza jarriko ditugu martxan online formatuan. Hilean behin, ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Zoom plataformaren bidez, gai horietako bakoitzean sakontzeko. …