Cierre del itinerario «Emprendiendo con Mirada Social» | «Begirada Sozialarekin Ekiten» ibilbidearen itxiera

[euskaraz behean]

El día 8 de julio dimos por finalizado el itinerario formativo grupal «Emprendiendo con Mirada Social» que hemos estado llevando a cabo de forma virtual desde EsF Euskadi a lo largo del primer semestre del año, desde febrero hasta julio. Los contenidos de este itinerario, compuesto por talleres y encuentros dirigidos a personas emprendedoras, especialmente mujeres y migrantes, nacieron de un primer encuentro en el que las asistentes compartieron necesidades, preocupaciones e intereses desde diferentes perspectivas. Esta definición colectiva del itinerario se ha traducido en una alta participación en cada una de las sesiones y en una valoración mayoritariamente positiva por parte de las asistentes. También ha supuesto una creación de aprendizajes compartidos, desde y para las personas emprendedoras, ponentes / dinamizadoras, y organizadoras, y una suma de experiencias que nos permitirán reflexionar sobre el trabajo realizado desde una visión crítica para aprender de nuestros errores y mejorar de cara a próximas ediciones.

Comenzamos el itinerario un 25 de febrero con el taller «Cómo presentar tu proyecto: Habla, comunica y transmite confianza» impartido por Raquel Aullón, formadora de oratoria y habilidades comunicativas para profesionales. En él reflexionamos sobre los retos a los que nos enfrentamos a la hora de hablar en público y aprendimos la necesidad de plantear un problema, ofrecer una solución, y generar una llamada a la acción para comunicar de forma efectiva.

El 11 de marzo trabajamos los «Emprendimientos Circulares» mediante un taller teórico-práctico impartido por EsF y Aloklub, donde aprendimos algunas claves, estrategias y oportunidades de la Economía Circular que después llevamos a la práctica mediante dos casos prácticos. Trabajamos por grupos para extraer los retos socioambientales a los que se enfrentan sectores como el textil o la venta de alimentos y a los que puede dar solución la Economía Circular.

Más adelante en el mes, el 25 de marzo concretamente, María Díez, coach especializada en Mujeres Profesionales con Responsabilidades Familiares, nos ofreció algunas claves interesantes para aprender a negociar y gestionar los conflictos de forma empática y constructiva en el taller «Soft Skills en tiempos digitales. La negociación constructiva».

En abril, el día 22, presentamos el Manual de Emprendimiento en Economía Social y Solidaria de la organización en el taller «Incrementa el impacto positivo de tu negocio». No solo presentamos el manual, sino que además creamos nuestro propio Canvas Social a partir de un modelo de negocio ficticio, para aprender a incorporar el impacto social, medioambiental y de género en los proyectos.

Comenzamos el mes de mayo compartiendo experiencias en el encuentro «Emprender colaborando: Una oportunidad para el contexto COVID» dinamizado por ColaBoraBora del día 6. Ya que todos los aprendizajes de este encuentro no caben en 2 líneas, te dejamos la relatoría completa que elaboró Pablo Sal de La Tercera Pata para que te sumerjas en el mundo de la colaboración.

Antes de acabar el mes, el 27 de mayo, le hincamos el diente a las cuentas de nuestros negocios de emprendimiento mediante una herramienta intuitiva creada desde nuestra experiencia en EsF acompañando proyectos emprendedores, basada en Excel, para aprender a hacer un plan económico-financiero, que presentamos desde la organización en el taller «Analiza si tu proyecto es económicamente viable».

El 10 de junio invitamos a Goteo a hablar de su plataforma de crowdfunding en el taller «Guía de recursos en Euskadi y Crowdfunding para impulsar mi proyecto social», en el cual ofrecimos a las personas emprendedoras esta y muchas otras alternativas de financiación y otros recursos no monetarios para poder desarrollar su idea de negocio, haciendo hincapié en recursos éticos y comunitarios. Entendimos, además, cómo el crowdfunding es mucho más que una herramienta de financiación.

Unas semanas más tarde, el 24 de junio, Boicot al Plástico dinamizó un taller titulado «Zero Waste Digital para proyectos sostenibles», en el cual conocimos el impacto medioambiental de las herramientas digitales que utilizamos en el día a día y aprendimos claves prácticas para minimizar el impacto medioambiental de nuestros proyectos. Esto y mucho más en la relatoría completa que elaboró nuestra colaboradora Maria Alejandra Guglielmetti.

Finalmente, el 8 de julio contamos con Bizin para el taller «¡Haz de tu negocio un proyecto inclusivo!», en el cual aclaramos y reflexionamos sobre algunos conceptos como accesibilidad, integración e inclusión, y comprendimos mediante herramientas sencillas y claves prácticas cómo hacer que los negocios de las emprendedoras participantes fueran más inclusivos.

 

Tras este pequeño recorrido por el itinerario, solo nos queda daros las gracias a todas aquellas personas emprendedoras que habéis participado en alguno de estos talleres o encuentros y que habéis dedicado parte de vuestro tiempo a adentraros en el mundo de la Economía Social y Solidaria y a adquirir herramientas y claves prácticas para hacer vuestra idea / proyecto / negocio más sostenible. Dentro de unos meses tendréis noticias de la próxima edición, ¡estad atentxs!

 


 

Joan den uztailaren 8an, amaiera eman genion «Begirada sozialarekin ekiten» taldeko prestakuntza-ibilbideari; hain zuzen ere, Euskadiko MgE elkartetik online garatu dugu prestakuntza-ibilbide hau, urteko lehen seihilekoan zehar, otsailetik uztailera bitarte. Pertsona ekintzaileei, bereziki emakumeei eta migranteei, zuzendutako tailerrak eta topaketak egin ditugu, eta ibilbide honetako edukiak lehen topaketa batetik sortu ziren; alegia, lehen topaketa hartan parte hartu zuten pertsonek beren beharrak, kezkak eta interesak partekatu zituzten ikuspegi desberdinetatik, eta hortik sortu ziren edukiak. Ibilbidearen definizio kolektibo horrek berekin ekarri du saio bakoitzean partaidetza handia izatea, eta parte-hartzaileek balorazio positiboa egin dute nagusiki. Gainera, horrela, partekatutako ikaskuntzak sortu dira, ekintzaile, dinamizatzaile eta antolatzaileengandik sortuak eta haientzat sortuak, eta esperientzien baturak aukera emango digu egindako lanari buruz ikuspegi kritikoaz hausnartzeko, gure hutsegiteetatik ikas dezagun eta hurrengo edizioei begira gauzak hobetu ditzagun.

Otsailaren 25ean ekin genion ibilbideari, «Nola aurkeztu zure proiektua: Hitz egin, komunikatu eta konfiantza transmititu» tailerrarekin; Raquel Aullónek eman zuen, profesionalentzako oratoria eta komunikazio-trebetasunen hezitzaileak. Tailer horretan, hausnarketa egin genuen jendaurrean hitz egiterakoan aurre egin beharreko erronkei buruz, eta ikasi genuen eraginkortasunez komunikatu ahal izateko beharrezkoa dela arazo bat planteatzea, irtenbidea eskaintzea eta ekintzarako deia egitea.

Martxoaren 11n, «Ekintzailetza Zirkularrak» landu genituen, MgEk eta Aloklub-ek eskainitako tailer teoriko-praktikoaren bidez. Tailer hartan, Ekonomia Zirkularraren zenbait gako, estrategia eta aukera ikasi genituen, eta ondoren praktikan jarri genituen, bi kasu praktikoren bitartez. Taldeka lan eginez, ondorioztatu genuen zer gizarte- eta ingurumen-erronkari egin behar dioten aurre sektore batzuek, hala nola ehungintzaren eta elikagai-salmentaren sektoreek, eta nola eman diezaiekeen irtenbidea erronka horiei Ekonomia Zirkularrak.

Hilabetean aurrera eginez, martxoaren 25ean hain zuzen, Familia Erantzukizunak dituzten Emakume Profesionaletan espezializatutako María Díez coach-ak gako interesgarri batzuk eman zituen gatazkak modu enpatiko eta eraikitzailean negoziatzen eta kudeatzen ikasteko, «Giza-gaitasunak garai digitalean: negoziazio eraikitzailea» tailerrean.

Apirilaren 22an, erakundearen Ekonomia Sozial eta Solidarioan Ekiteko Eskuliburua aurkeztu genuen, «Zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu» tailerrean. Eskuliburua aurkezteaz gain, gure Canvas Soziala sortu genuen fikziozko negozio-eredu bat ardatz hartuta, horren bidez gizarte-, ingurumen- eta genero-inpaktua gure proiektuetan txertatzen ikasteko.

Maiatzari hasiera emateko, hilaren 6an, ColaBoraBorak dinamizatutako «Elkarlanean ekitea: Aukera bat COVIDaren testuinguruan» topaketan, esperientziak partekatu genituen. Topaketa hartako ikaskuntza guztiak 2 lerrotan kabitzen ez direnez, La Tercera Pata proiektuko Pablo Salek egindako txosten osoa utziko dizugu, lankidetzaren munduan murgildu zaitezen.

Hilabetea amaitu aurretik, maiatzaren 27an, gure ekintzailetza-proiektuen kontuei heldu genien. Zehazki, «Aztertu zure proiektua ekonomikoki bideragarria den» tailerrean, Excel-en oinarritutako intuiziozko tresna baten bidez (proiektu ekintzaileei lagunduz MgEn bildu dugun esperientziari esker sortua), plan ekonomiko-finantzario bat egiten ikasi genuen.

Ekainaren 10ean Goteo gonbidatu genuen, «Euskadiko baliabideen gida eta Crowdfunding-a nire proiektu soziala bultzatzeko» tailerrean bere crowdfunding-eko plataformari buruz hitz egiteko. Tailer horretan, aukera hori azaltzeaz gain, negozio-ideia bat garatzeko dauden bestelako finantziazio-aukera asko eta monetarioak ez diren beste baliabide batzuk azaldu genizkien ekintzaileei, betiere baliabide etikoak eta komunitarioak azpimarratuz. Horrez gain, crowdfunding-a finantziaziorako tresna bat baino are gehiago dela ulertu genuen.

Aste batzuk geroago, ekainaren 24an, Boicot al Plástico ekimenak «Zero Waste Digitala proiektu jasangarrietarako» izeneko tailerra dinamizatu zuen. Tailer hartan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresna digitalen ingurumen-inpaktua ezagutu genuen, eta gure proiektuen ingurumen-inpaktua gutxitzeko praktikak ikasi genituen. Hori eta are gehiago topatuko duzu gure kolaboratzaile Maria Alejandra Guglielmettik egindako txosten osoan.

Azkenik, uztailaren 8an, «Bihurtu ezazu zure negozioa proiektu inklusibo bat!» tailerra eman zuen Bizinek. Tailer horretan zenbait kontzeptu argitu genituen, hala nola irisgarritasuna, integrazioa eta inklusioa; horiei buruzko hausnarketa egin genuen, eta tailerreko parte-hartzaile ekintzaileen negozioak inklusiboagoak nola egin ulertu genuen, tresna bakunen eta gako praktikoen bidez.

 

Ibilbidean zehar bide labur hau egin ostean, eskerrak eman nahi dizkizuegu tailer edo topaketa hauetakoren batean parte hartu duzuen ekintzaile guztioi zuen denbora eskaintzeagatik Ekonomia Sozial eta Solidarioaren munduan murgiltzeko eta tresnak eta gako praktikoak eskuratzeko, horien bidez zuen ideia/proiektua/negozioa jasangarriagoa egiteko helburuz. Hilabete batzuk barru hurrengo edizioaren berri izango duzue. Egon adi!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.