Euskadiko ordezkaritza

 

Bidezko ekonomiaren alde egiten dugu lan

Mugarik Gabeko Ekonomialarien (MGE) Euskadiko ordezkaritza 2003an sortu zen, boluntario-talde baten ahaleginari eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren babesari esker.Hasierako urte haietan bereziki garrantzitsuak izan ziren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) zabalkundea eta hari buruzko eztabaida.

Gaur egun teknikariak ditugu kontratatuta eta presentzia egonkorra dugu Bizkai eta Gipuzkoan, ordezkaritzak burututako hainbat proiekturen bidez ez ezik, beste GGKE eta gizarte-mugimendu batzuekin egiten dugun elkarlanaren ondoriozko sentsibilizazioko, eragin politikoko eta gizarte-mobilizazioko espazioen bidez ere bai.

MGEn, teoria eta praxiaren arteko modu sinergiko batean ulertzen dugu bidezko ekonomiaren sustapena.Hori dela eta, Euskadin, batez ere bi arlotatik gauzatzen dugu zeregin hori: gizarte-eraldaketarako hezkuntza bultzatuz, eta ekonomia sozial eta solidarioa alternatiba ekonomiko gisa sustatuz eta zabalduz. Horrez gain, bien arteko zubiak eratzen ditugu.

Gizarte-eraldaketarako hezkuntza

MGEn uste dugu gizarte eta ekonomia bidezkoago eta solidarioagoak eraiki daitezkeela herritar konprometituen antolakuntzaren eta parte-hartzearen bidez. Horretarako, gizarte-eraldaketarako sentsibilizazio- eta hezkuntza-lana egiten ditugu, sozialki arduratsuak diren jokabideak bultzatuz
etagizarte-mobilizazioa eta eragin politikoa sustatuz.

Ekonomia bidezkoagoa lortzen lagundu nahi duten gazte, irakasle, ekonomia-arloko profesional eta herritarrekin egiten dugu lan, haien proposamen eta interesetara irekita dagoen lankidetza-harreman
batean oinarrituta, herritarren kontzientzia globala sustatze aldera.

Horretarako, hainbat ekintza antolatzen ditugu, hala nola jardunaldiak, hitzaldiak, prestakuntza-ikastaroak eta zineforumak; dibulgazio eta hedapen publikoko lanak ere egiten ditugu, eta eragin politikoko eta gizarte-mobilizazioko prozesuak sustatzen ditugu gure sare-lanaren bidez.

 

Giza garapen iraunkorrerako lanbide-heziketa

Gure lanbide-heziketako lanaren xedea da lanbide-heziketako eredu bat eraikitzen laguntzea; horretan,hezkuntza-espazio formalek eta ez-formalek, modu sinergiko batean, ekonomia bidezko eta solidario baten teoria eta praxia uztartzen dituzte, LHko hezkuntza-komunitateak giza garapen iraunkorraren aldeko gaitasun, tresna eta ekintza-espazio eraldatzaileak bereganatu ditzan.

FP DHS

 

Ekonomia bidezkoago baten aldeko unibertsitate-ikasleak

Proiektuaren helburua da unibertsitate-komunitatea gehiago trebatzea eta konprometitzea bidezkoagoak diren egitura ekonomiko eta sozialen eraikuntzan, tokiko giza garapen baterantz joateko, hala nola jarduera hauen bidez: prestakuntza-saioak egitea curriculumaren arloan, ikastaro presentzialak eta onlinekoak antolatzea, praktiketako ikasleak hartzea, gradu- eta master-amaierako lanetan laguntzea, ikasle eta aktibistek egindako artikuluak eta komunikazio-materialak zabaltzea, gidak eta dibulgazio-dokumentuak prestatzea, ikasle-mugimenduekin eta gazte-elkarteekin lankidetzan aritzea…

 

Ekonomia sozial eta solidarioa

Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) atalean, zailtasunak dituzten kolektiboen –batez ere migratzaile eta emakumeen– eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak defendatzeko asmoz, ekonomia egiteko modu alternatiboen bilaketa teoriko-praktikoan egiten dugu lan, lurralde baten tokiko garapenetik abiatuta eta, besteak beste, solidaritatea, lankidetza eta enpatia printzipiotzat hartuta, desorekei eta gizarte-bazterketari aurre egiteko helburuarekin.

 

Sarean lan egiten dugu

MgE-en tokiko eta autonomia mailan sareetan parte hartzen dugu.Sare hauek ikasketa eta lan -kooperatiboa pertsonen eta erakundeen artean bultzatzen dute. Hau prozesu kolaboratiboak erabiliz, baterako erabaki-hartze eta erantzukizunen eta beharren onarpen partekatua izaten aurrera eramaten dute.

Kontsulta ezazu zein sareetan parte hartze dugun.