#Ekintzailetza-ostiralak

Ekintzailetza ostiralak  ikastaro bat da, baina Euskadin ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik ekin nahi duten migrante eta bertakoentzako topagunea ere bada.

Koop SF 34 eta Mugarik Gabeko Ekonomilariok antolatu dugu ikastaro hau, pertsona guztien eskubide gisa ulertzen dugun aukera-berdintasunari laguntzeko. Parte-hartzea, garapen pertsonala eta kolektiboa, parte-hartzaileen arteko lankidetza eta ikuspegi feminista Ikastaroaren edukiak eta saioak gidatuko dituzten funtsezko alderdiak dira.

Gainera, EDUKIEN PLATAFORMA IREKIA ETA DOAN EMATEA sortu dugu, ikastaroaren edukiak erraz eskuratu ahal izateko.

Ikastarora bertaratzen ez bazara, baina ekintzailetzari buruzko prestakuntza ikuspegi inklusibo eta kulturartekotik jaso nahi baduzu, plataformaren edukiak ere eskura ditzakezu, gonbidatu gisa sartuta. Halaber, landutako gaiei buruzko iruzkinak edo zalantzak bidal dakizkiguke.

Hemen plataformaren web orrialdea https://viernesemprendimiento.ecosfron.org/ eta gure youtube kanala