Finantzaz Haratago

Finantza etikoak eta bankuez bestekoak sustatzeko lanean ari garen erakundeok –hala nola Fiare, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, Setem Hego Haizea, Oikocredit, Elkarcredit eta Coop 57– finantza alternatiboen gaineko hezkuntza sustatzen eta hari buruz hausnartzen ari gara. Finantzen gaineko oinarrizko hezkuntza txertatu da hezkuntza-curriculum ofizialetan, eta banku-erakundeak finantza-hezkuntzako programa asko ari dira egiten ikastetxeetan..

Finantza-hezkuntza hezkuntza-proiektuaren parte bada, funtsezkoa da finantza alternatiboen gaineko hezkuntza sustatzea, erabaki ekonomikoek desoreken kausetan duten eraginari buruz sentsibilizatzen laguntzen baitu, bai eta gizarte bidezko eta solidarioago bat eraikitzeko banakako ardurak eta ardura kolektiboak definitzen ere.

Horregatik sortu dugu Finantzaz Haratago, Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea, Ekonomia Eraldatzaileak babesten dituen Hezkuntza Finantzario Kritiko batengatik lan egiten duena.