Ekonomia bidezkoago baten aldeko unibertsitate-ikasleak

Ekonomia bidezkoago baten aldeko unibertsitate-ikasleak

2010az geroztik, Mugarik gabeko Ekonomialariak modu sistematizatuan ari gara gauzatzen “Ekonomia bidezkoago baten aldeko unibertsitate-ikasleak” esku hartzeko ildoa; horretan lagundu digute Donostiako Udalak, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak.

Unibertsitateak berebiziko garrantzia du gizarteak jasotzen duen alfabetatze ekonomikoari dagokionean; behar-beharrezkoa da hausnarketa kritikoa sustatu dezan, bai eta bere ardatzen artean irakaskuntza, ikerketa eta erantzukizun soziala barne har ditzan ere, eredu ekonomiko hegemonikoaren alternatiba errealak baitira ekonomia bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko.

Euskal unibertsitate-eragileen parte-hartzeari esker, Unibertsitatean ekonomia bidezko eta solidarioa sustatzeko gomendioen gida egin da; horretan, hainbat gomendio, kezka eta eskaera planteatu dituzte beren errealitatetik, hezkuntzak are gehiago lagun dezan gizartea eraldatzen.Ez du dokumentu itxi eta eztabaidaezin bat izan nahi, eztabaidan sakontzeko eta bildutako ekimenak garatzeko gonbidapen bat baizik.

Egungo errealitate ekonomikoaren fenomenoetako bat da ekonomiak, diziplina gisa, ez duela arazo larrienei irtenbidea emateko gaitasunik;besteak beste, pobreziari, berdintasunik ezari errentaren eta aberastasunaren banaketari dagokionez, krisialdi ziklikoei, espekulazio neurrigabeari, generoen arteko parekotasunik ezari eta ingurumenaren narriadurari.

<<Ekonomiaren irakaskuntzan gero eta monopolio handiagoa du pentsamendu bakar, aldebakarreko eta monokorde batek, zeinak botere ekonomikoa legitimatzen laguntzen duen; bada,botere ekonomikoaren babes onuragarriarekin,ekonomiak kategoria zientifikoa eman dio bere buruari, eta gainerako gizarte-zientziak baino posizio nabarmen hobean jarri da, haien guztien gainetik, eta, gero eta gehiago, kolonizatu egin ditu.>> MgEren dossierra: Ekonomiaren irakaskuntza.

Ez da harritzekoa Ekonomiako ikasleek berek ohartarazi izana gertakari hori.2014ko udaberrian manifestu bat argitaratu zen, “Irakaskuntza pluralista baten aldeko Ekonomiako ikasleen nazioarteko deialdia”, eta 19 herrialdetako 42 ikasle-elkartek izenpetu zuten hasiera batean (gehiago batu dira gerora).

Manifestu horren aurreneko paragrafoari helduko diogu, argi eta garbi erakusten baitu Unibertsitatean Ekonomia Bidezko eta Solidarioa Sustatuz proiektuaren kezka nagusia: “Krisian dagoena ez da munduko ekonomia bakarrik. Ekonomiaren irakaskuntza ere krisian dago, eta krisi horren ondorioak unibertsitateaz harago doaz. Unibertsitatean irakatsitakoak hurrengo politikari-belaunaldien pentsamoldea moldatzen du, eta, beraz, bizi garen gizarteari forma ematen dio. Guk, 19 herrialdetako 42 elkartetako Ekonomiako ikasleok, uste dugu ekonomia irakasteko modua birplanteatzeko garaia dela. Ez gaude pozik, azken bi hamarkadetan ikasketa-plana pixkanaka pobretzen joan baita. Aniztasun intelektualaren gabezia horrek ez ditu hezkuntza eta ikerketa bakarrik kaltetzen; hogeita batgarren mendeko erronkei –hala nola egonkortasun finantzarioari, elikadura-segurtasunari eta klima-aldaketari– aurre egiteko dugun gaitasuna ere mugatzen du. Egiazko munduari berriz ere ikasgeletan sartzen utzi behar zaio, eta, harekin, eztabaidari eta teoria eta metodoen pluralismoari itzultzen. Horrek diziplina berritzen lagunduko luke, eta gizarteko arazoei irtenbideak aurkitzeko espazio bat sortzen”.

Euskadin, unibertsitatean antolatu genituen sentsibilizazio-jardueretan, ebaluazio-galdetegiak egin genizkien ikasleei, eta ondorio hauek atera ditugu haietatik:

  • Denek uste dute Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketa-planetan, ezta apenas Ekonomian ere (Garapenaren Ekonomia eta Nazioarteko Antolaketa Ekonomikoa ikasgaietan bakarrik), ez dela barne hartzen paradigma neoklasikoa ez beste ekonomia egiteko modurik, ezta helburu bakartzat onurak maximizatzeaez duen enpresa egiteko modurik ere.
  • Gehiengoak uste du ikasketen aurreneko mailatik txertatu beharko liratekeela ikuspegi alternatiboak kurrikulumean, fakultateko adar guztietan lantzen diren ikasgaietan, elementu kritiko komunak izateko.
  • Hala ere, gutxik uste dute unibertsitateak ikasgai berriak edo eduki pluralagoak txertatuko dituenik: “ez zaie interesatzen ikasleak ekonomia sozialago batean murgiltzea, eskulan merkea eta ondo kualifikatua (hau da, kontulari automatak, bulegari serioak eta autokritikarako gaitasunik gabeko pertsonak) bilatzen duten enpresen interesen aurka baitoa”.

Identifikazio horrez gain, 2016ko abenduan inkesta bat egin genien EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako aurreneko mailetako 301 ikasleri, garapenari eta justizia globalari buruz zer iritzi zuten jakiteko. Hona hemen inkestaren emaitza garrantzitsuenak:

  • Tokiko eta munduko pobreziaren kausa nagusitzat jotzen dituzte ustelkeria, behar ez besteko hezkuntza, gerrak, gatazkak eta gizarte-desorekak. Klima-aldaketa, NDF/Munduko Bankuaren politikak eta merkataritza-politikak dira, inkestatuen ustez, garrantzi gutxien dutenak.
  • Garapenari eta justizia globalari buruzko informazio-iturri nagusiak Internet eta sare sozialak dira; ikasleek apenas jotzen dute informazio-buletinetara eta telebistara.
  • Inkestatutako pertsonek badakite zer diren garapena, ekonomia sozial eta solidarioa eta Europako finantza-erakundeak, baina gehienek ez dakite zer diren Tobin tasa, GGKEak edo justizia soziala.
  • Pobreziaren, berdintasunik ezaren eta injustiziaren aurka borrokatzearen ardura nagusia aberastutako herrialdeetako gobernuek dute, eta, bigarren mailan, beste erakunde batzuek, hala nola Nazio Batuek. Erdi-mailako ardura izango lukete GGKE-ek eta gizarte zibileko beste erakunde batzuek, pobretutako herrialdeetako gobernuek eta gizabanakoek. Ardura txikiena enpresa-sektore pribatuak izango luke.
  • Inkestatuen ia erdiek uste dutenorberak bere kabuz ezin duela eraginik izan nazioarteko erabakietan, eta %40,1ek ez du uste bere herrialdeko erabakietan eragin dezakeenik. Baina, gehienen iritziz, ekintza kolektiboek justizia handiagoa lortzeko aldaketak eragiten lagun dezakete.
  • Inkestatuen erdiek uste dute ikasten ari diren ekonomiak ez dituela barne hartzen ikuspegi heterodoxo edo alternatiboak.

Ekonomiaren inguruko ezagutza aldatu behar dugu, politika ekonomikoak egiteko modua aldatzeko. Teoria eta errezeta tradizionalek ez dute funtzionatu, eta, gainera, kasu askotan, milioika pertsonaren bizi-baldintzak okerragotu dituzte, gutxi batzuen mesedetan. Eduki eta eztabaida berriak behar ditugu ikasgeletan, unibertsitate-ikasleek konpromiso handiagoa izan dezaten egitura ekonomiko eta sozial bidezkoagoen eraikuntzarekin. Horrenbestez, ekonomia bidezko eta solidario bat sustatu dadin eskatu behar dugu, ekonomia politikoa gizarte-zientziatzat duen jatorrizko kontzeptutik abiatuko dena.

Unibertsitateko irakaslea bazara

Irakurri gure lankidetza proposamena eta jar zaitez MgEkin harremanetan, elkarlanean aritzeko modurik aproposena aurki dezagun. Gure iradokizunetako batzuk hurrengoak dira:

  • Prestakuntza-saioak emanez.
  • Online edo aurrez aurreko ikastaroak zabaltzen.
  • GrAL edo MAL bat ko-tutorizatzen.
  • Zine-foro bat eginez, ondorengo eztabaidarekin.
  • Praktikak gure erakundean egiteko aukera eskainiz.
  • Ikasleen parte-hartzea eta mobilizazioa sustatuz.
  • Gure baliabide didaktikoen bitartez.
  • Elkarrekin proiektuak garatuz.

#kampusenacción

XII Cine-foro: La otra Actualidad «A plein temps»

09/02/2023

Fecha: 07 de marzo, 19:45Lugar: CineClub FAS (Salón El Carmen, Plaza Indautxu, Bilbao)Con motivo del 8M proyectaremos la película «A plein temps» (2021). Sinopsis: Julie hace un esfuerzo titánico para criar a sus dos hijos en las afueras de París y conservar al mismo tiempo su empleo en un hotel de lujo en el centro. …

Dos nuevas iniciativas educativas en torno a la sostenibilidad

03/01/2023

El pasado 15 de diciembre tuvo lugar la presentación de Factoría 4-7 en la Sala Ellacuría de la Universidad de Deusto. Economistas sin Fronteras es una de las instituciones promotoras del RCE Basque Country-Navarre, creadora de esta iniciativa en educación para la sostenibilidad e impulsada por UN Etxea,  Asociación del País Vasco para la Unesco.-  …

XII Zine Foroa: Beste Errealitatea «Les misérables» XII Cine-foro: La otra actualidad

28/11/2022

(Más abajo en euskera)Fecha: 13 de diciembre, 19:45Lugar: CineClub FAS (Salón El Carmen, Plaza Indautxu, Bilbao)Con motivo del Día Internacional de los Derechos Humanos, 10 de diciembre, el martes 13 de diciembre tendrá lugar en el CineClub FAS (Salón El Carmen, Plaza Indautxu, Bilbao) la proyección de la película «Les Misérables». La película trata de denunciar …