Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeak 2021eko bere gizarte-auditoretzak aurkeztu ditu

 

Mugarik Gabeko Ekonomialariak erabakitasunez Gizarte-ekonomia Solidarioaren aldeko apustua egiten duen eta horren garapenean lan egiten duen erakunde bat da. Hori dela eta, REAS Sareen Sarearen eta Euskadiko eta Madrileko gizarte-merkatuen alderdi aktibo bat da, horien oinarrizko printzipioak partekatzen baititu: lana, berdintasuna, lankidetza, konpromisoa inguruarekin, irabazi asmorik eza eta ingurumen-jasangarritasuna.

Urtero, sare horietako gizarte-erakundeek beren auditoretza edo gizarte-balantzea egiten dute; kontuak emateko tresna baten bidez («Bihotza erakutsi»). Tresna hori baliatu dugu gizarte-ekonomia solidarioak REAS Sareen Sareko kide diren erakundeei beren praktikak eta balioak bistaratzen laguntzeko.

2018az geroztik, galdetegi bateratu bat egin ohi dugu Estatu osoarentzako, honako puntu hauek aztertzeko:

  • funtzionamendu ekonomikoa eta irabazi-asmoko politika;
  • genero-ikuspegia;
  • berdintasuna eta barne-demokrazia;
  • ingurumen-jasangarritasuna;
  • gizarte-konpromisoa eta lankidetza; eta
  • lan-kalitatea.

Gardentasun- eta autoebaluazio-ariketa honek ekonomia kapitalistatik bereiztea ahalbidetzen digu, Ekonomia Solidarioaren praktikak bistaratuz, Gizarte-merkatua eraikiz eta kontsumo arduratsua sustatuz. Horren bidez, gizarte-eraldaketan eragin nahi dugu, ekonomia egiteko beste modu honen bidez.

Erakunde bakoitzak eskuratzen dituen emaitzak publikoak eta gardenak dira, eta laster, REASek finkatutako emaitzak argitaratuko ditu.

Beste urtebetez, Mugarik Gabeko Ekonomialariak zein Euskadiko Ordezkaritzak erakundeen emaitzak aurkeztu dizkizuegu. Tresnaren galdetegia osatu ostean, 2020ko datuekin, Sareak emaitza horiek balioztatu ditu. Modu oso bisualean gure auditoretzen emaitzak erakusten dituzten txosten osoak zein infografiak eskaintzen dizkizuegu; gure gertuko erakunde eta pertsona guztiei horien berri emateko xedearekin.

Era berean, emaitza horien azterketari esker, gure praktikak hobetzen jarraitu dezakegu, Gizarte-ekonomia Solidarioaren printzipioei jarraikiz.

Aquí la noticia en castellano: https://ecosfron.org/economistas-sin-fronteras-presenta-sus-auditorias-sociales-2021/

Euskadiko ordezkaritza

Infografia 

Txosten osoa 

 

EsF Madril

Infografia 

Txosten osoa 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.