3 febrero, 2021
Euskadi

Ciclo «La Renta Básica a debate» | «Oinarrizko Errenta eztabaidagai» Zikloa

[euskaraz behean]

En estos últimos años, la Renta Básica ha multiplicado su presencia en todos los medios de comunicación. Se trata de una propuesta de política social por la que se han interesado y mostrado su simpatía más de una docena de premios Nobel de Economía.

Una idea aparentemente sencilla, pero de una importante complejidad a la hora de concretar cómo, cuándo, dónde se puede empezar implantando, estableciéndose un gran debate sobre su posible eficacia y eficiencia para acabar con la pobreza y promover una libertad económica y una vida digna generalizada para todas las personas. En el largo camino del estado de bienestar, ¿qué alternativa resolverá mejor las contradicciones entre la condicionalidad y la incondicionalidad, y entre la participación libre y cierta reciprocidad?

Desde Economistas sin Fronteras Euskadi y el Colegio Vasco de Economistas pretendemos continuar enriqueciendo este debate con este ciclo de 4 sesiones que tratarán de contestar a algunas de las cuestiones más relevantes a la hora de desarrollar una propuesta de Renta Básica Universal e Incondicional: ¿Es la RB una medida eficaz, eficiente y justa en la lucha contra la pobreza? ¿En qué ayuda la RB a conseguir los objetivos del movimiento feminista? ¿Es realmente financiable la RB? ¿Cuáles son los efectos de la RB sobre el empleo y el trabajo?

Para contestar a estas y otras preguntas, lanzamos 4 debates virtuales a través de Zoom en los cuales podremos compartir argumentos a favor y en contra de la RB y trataremos los aspectos que más dudas y opiniones contrarias generen para poder avanzar en la lucha contra la pobreza y la desigualdad:

  1. 16 de febrero – Eficacia, eficiencia y justicia de la RB (PINCHA AQUÍ PARA LEER EL RESUMEN Y/O VER LA GRABACIÓN COMPLETA) – Joseba Zalakain, director del Centro de Documentación y Estudios SIIS de la Fundación Eguía Careaga 
  2. 2 de marzo – Luces y sombras de la RB desde el enfoque feminista (PINCHA AQUÍ PARA VER LA GRABACIÓN COMPLETA) – Miriam Sarrapio, miembro de Argilan-ESK, plataforma contra la exclusión social de Euskadi, y Ruth L. Herrero, participa en Baladre y en la coordinación de luchas contra la exclusión social a través de la iniciativa Erletxe
  3. 16 de marzo – ¿Es sostenible la financiación de la RB? (PINCHA AQUÍ PARA VER LA GRABACIÓN COMPLETA) – Juan A. Gimeno Ullastres, ex-rector de la UNED, fundador y patrono de Economistas sin Fronteras
  4. 30 de marzo – Efectos de la RB sobre el trabajo y el empleo (PINCHA AQUÍ PARA VER LA GRABACIÓN COMPLETA) – Sara de la Rica, Catedrática de Economía Aplicada en la UPV/EHU y directora de ISEAK, e Igor Mera, miembro de la coordinadora nacional del sindicato ESK

Los debates tendrán dos enfoques distintos:

  • La primera (16 febrero) y la tercera sesión (16 marzo) contarán con una intervención introductoria de un/a experta que tratará los principales argumentos de la temática concreta, tras la cual se dividirá a las personas asistentes por grupos para debatir sobre varias cuestiones planteadas.
  • La segunda (2 marzo) y la cuarta (30 marzo) contarán con la participación de dos personas invitadas, una defensora de la RB y otra con un enfoque más crítico, que debatirán entre sí, tras lo cual habrá un turno para que las personas asistentes lancen sus propias preguntas o argumentos.

Todas las sesiones son gratuitas y se desarrollarán en castellano, comenzando a las 18:30h (GMT+1).


Azken urteotan, ikaragarri hazi da Oinarrizko Errentaren presentzia komunikabideetan. Oinarrizko Errenta gizarte-politikako proposamen bat da, eta Ekonomiako Nobel saria irabazi duten hamar pertsonak baino gehiagok proposamen hori ezagutzeko interesa azaldu, eta begi onez ikusten dutela adierazi dute.

Oinarrizko Errenta oso ideia sinplea dela dirudi hasiera batean, baina hura nola, noiz eta non ezartzen has daitekeen zehaztea oso gauza konplexua da. Eztabaida handia dago pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako askatasun ekonomikoa zein bizitza duina sustatzeko hark izan dezakeen eraginkortasunaren eta efizientziaren inguruan. Ongizate-estatua lortzeko bide luzean, zein alternatibak konponduko ditu hobeto baldintzazkotasunaren eta baldintzarik ezaren arteko, bai eta parte-hartze librearen eta nolabaiteko elkarrekikotasunaren arteko kontraesanak?

Mugarik Gabeko Ekonomilariok eta Ekonomisten Euskal Elkargoak eztabaida hori aberasten jarraitu nahi dugu 4 saioko ziklo honekin. Saio hauek Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta Unibertsal baten proposamen bat garatzerakoan sortzen diren galdera garrantzizkoenetako batzuei erantzuten saiatuko dira: OE neurri eraginkorra eta bidezkoa al da pobreziaren aurkako borrokan? Zertan laguntzen du OEk mugimendu feministaren helburuak lortzen? Benetan finantza daiteke OE? Zeintzuk dira OEren ondorioak enpleguan eta lanean?

Galdera hauei eta beste batzuei erantzuteko, 4 eztabaida birtual egingo ditugu Zoom-en bidez. Eztabaida hauetan, OEren aldeko eta kontrako argudioak partekatu ahal izango ditugu, eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan aurrera egiteko zalantza eta iritzi gehien sortzen dituzten alderdiak landuko ditugu:

  1. Otsailak 16 – OEren eraginkortasuna, efizientzia eta justizia (SAKATU HEMEN LABURPENA IRAKURTZEKO ETA BIDEO OSOA IKUSTEKO) – Joseba Zalakain, Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria
  2. Martxoak 2 – OEren argiak eta itzalak ikuspegi feministatik (SAKATU HEMEN BIDEO OSOA IKUSTEKO) – Miriam Sarrapio, Argilan-ESKko kidea, Euskadiko gizarte-bazterketaren aurkako plataforma, eta Ruth L. Herrero, Baladreko kidea eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokak koordinatzen Erletxe ekimenaren bitartez
  3. Martxoak 16 – Jasangarria al da OEren finantzaketa? (SAKATU HEMEN BIDEO OSOA IKUSTEKO) – Juan A. Gimeno Ullastres, UNED-eko errektore ohia eta Mugarik gabeko Ekonomilariak-en sortzailea eta patroia
  4. Martxoak 30 – OEk lanean eta enpleguan dituen ondorioak (SAKATU HEMEN BIDEO OSOA IKUSTEKO) – Sara  de la Rica, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko saileko katedraduna eta ISEAK-eko zuzendaria, eta Igor Mera, ESK sindikatuko koordinakunde nazionaleko kidea

Eztabaidek bi ikuspegi desberdin izango dituzte:

  • Lehenengo (otsailak 16) eta hirugarren (martxoak 16) saioetan, aditu baten sarrera izango dugu. Aditu horrek gai zehatzaren argudio nagusiak aztertuko ditu, eta, ondoren, parte-hartzaileak taldeka banatuko dira, planteatutako hainbat gairi buruz eztabaidatzeko.
  • Bigarrenean (martxoaren 2a) eta laugarrenean (martxoaren 30a), bi gonbidatuk hartuko dute parte: bata, OEren defendatzailea, eta bestea, ikuspegi kritikoagoa duena. Hauek elkarren artean eztabaidatuko dute, eta, horren ostean, parte-hartzaileek beren galderak edo argudioak aurkezteko txanda izango dute.

Saio guztiak doakoak dira eta gaztelaniaz egingo dira, 18:30etan hasita.

Una respuesta a «Ciclo «La Renta Básica a debate» | «Oinarrizko Errenta eztabaidagai» Zikloa»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.