Ekonomisten Euskal Elkargoa
MGEk egindako diagnosi, baten arabera, ekonomialariek gizartean duten paperaren inguruko gogoeta da elkargokideen artean interes handiena pizten duen ardatzetako bat, eta inkestatuen %100ak dio giza eskubideekiko errespetua gehiago hartu beharko litzatekeela kontuan erabaki ekonomikoak hartzerako orduan.
SARETUZ
Mugarik Gabeko Ekonomialariak Saretuz Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sareko kide da.
Kontsumo kontziente eta arduratsua deritzoegungo ekoizpen- eta kontsumo-eredua zalantzan jarri eta pertsona gisa ditugun premiak birplanteatzeaz gain, ondasunak, elikagaiak eta zerbitzuak kontsumitzeko gure ohiturak murrizten eta aldatzen dituenari.Alternatiba jasangarriak, tokikoak eta hurbilekoak bultzatzen ditu, eta, elikagaien kasuan, baita ekologikoak eta garaikoak ere, haien ekoizpenak eta garraioak ahalik eta eragin txikiena izan dezaten ingurumenean.Gainera, kritikoa da pertsonen, herrien, iparralde eta hegoaldearen, gizon eta emakumeen arteko desoreka sozialak betikotzen dituen sistemarekin. Horrekin guztiarekin, aldaketa sozial bat eragin nahi du, desoreka horiek azpimarratzen ez dituen eta solidarioa, justua eta zuzena den ekoizpen- eta kontsumo-eredu baterantz joateko.
Gure ekimenetako bat Donostiako kontsumo arduratsuaren mapa interaktibo bat garatzea izan da: http://mapasaretuz.eus
REAS EUSKADI
Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko (REAS) kide gara 2016az geroztik. Modu aktiboan parte hartzen dugu sareko hainbat lantaldetan eta elkarrekin antolatutako jardueretan.Euskadiko Merkatu Sozialeko parte gara beste 70 erakunderekin batera, eta Ekonomia Solidarioko Azoka antolatzen dugu urtero.
REASen printzipioekin dugun konpromisoa dela eta, Auditoretza Soziala egiten dugu urtero; ekonomia solidarioko erakundeak karakterizatzeko tresna bat da, zer eragin sozial duten neurtzeko haien helburuak eta helburuok betetzeko bitartekoak kontuan hartuta, eta gure erakundeen planifikazioaren, jarraipenaren eta ebaluazioaren ohiko zikloan integra daitekeen ikaskuntza-prozesu izateko.
Desazkundea eta Bizitze Ona

Mugarik Gabeko Ekonomialariak Desazkundea eta Bizitze Ona Sareko kide gara, eta harekin lan egin dugu “Bizi-estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak”, dokumentua prestatzen; 2016an aurkeztu genuen jendaurrean, eta hainbat aldarrikapen eta hausnarketa proposatzen ditugu 4 ardatz nagusiren inguruan:elikadura-burujabetza, desazkunde energetikoa, ekonomia birkokatzea eta zainketak, Euskal Herriko 17 kolektiborekin eta Latinoamerikako beste birekin adostuta.
Mugarri horren ondoren, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz, kanpaina jarri genuen martxan, giza garapen bidezko eta jasangarrietara bideratutako eztabaida-espazioak eta praktikak sortzeko eta, amaieran, bizimodujasangarrien aldeko herri-auzitegi sinboliko bat antolatzeko asmoz.
Herri-auzitegiak gizarte zibileko erakundeen estrategia bat dira, giza eskubideen urraketa batzuen ikusezintasunaren ondorioei aurre egiteko, bai eta urraketa horien zigorgabetasuna agerian jartzeko ere.Erreparazio-ekintza bat da, kontzientzia soziala pizten duena eta gertatutakoa agerian jartzen duena, kaltetuek beren ahotik kontatuta.
E.H.TTIPari EZ
Euskadiko Mugarik Gabeko Ekonomialariak EH TTIPari EZ kanpainaren parte gara; TTIPa (Transatlantic Trade and Investment Partnership, ingelesez) Merkataritza eta Inbertsio Akordio Transatlantikoa da, Europako Batzordea (kide diren estatuen izenean) eta AEB negoziatzen ari diren akordio handi bat.
Hainbat alderdi politikok, sindikatuk eta gizarte zibileko erakundek izenpetu dute manifestua. Euskal Herrian, TTIPari EZ! Herritarrak, ingurumena eta demokrazia korporazio transnazionalen onura eta eskubideen gainetik.
Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lantaldeak
MGEren Euskadiko ordezkaritza sortu zenetik, eragin politikoa izateko eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko gure zeregina garatu dugu, modu jarrai eta aktiboan parte hartuz Euskadiko GGKEen Koordinakundeko hainbat lantaldetan, hala nola Eragin Politikoan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzan, Aurrekontuetan, Politiken Koherentzian eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan; gainera,zuzendaritza-batzordeko diruzain-kargua ere izan dugu bi agintalditan.
Zero Pobrezia Plataformako kide ere bagara, eta, harekin batera, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguneko (urriak 17) aldarrikapen-jarduerak antolatzen ditugu.
Koopfabrika

Finantza Etikoen eta Bankuez Besteko Finantzen Gaineko Hezkuntza Sarea
Finantza etikoak eta bankuez bestekoak sustatzeko lanean ari garen erakundeok –hala nola Fiare, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, Setem Hego Haizea, Oikocredit, Elkarcredit eta Coop 57– finantza alternatiboen gaineko hezkuntza sustatzen eta hari buruz hausnartzen ari gara. Finantzen gaineko oinarrizko hezkuntza txertatu da hezkuntza-curriculum ofizialetan, eta banku-erakundeak finantza-hezkuntzako programa asko ari dira egiten ikastetxeetan..
Finantza-hezkuntza hezkuntza-proiektuaren parte bada, funtsezkoa da finantza alternatiboen gaineko hezkuntza sustatzea, erabaki ekonomikoek desoreken kausetan duten eraginari buruz sentsibilizatzen laguntzen baitu, bai eta gizarte bidezko eta solidarioago bat eraikitzeko banakako ardurak eta ardura kolektiboak definitzen ere.
Erakunde laguntzaileak
SECOT
irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta boluntarioek enpresa-kudeaketaren arloan duten esperientzia eta ezagutza eskaintzen ditu.Secot-ek ekimen ekintzaileen aholkularitzan laguntzen digu.
BisTxokobide
gizarte-inklusioaren aldeko erakundea da; aniztasun funtzionala duten pertsonen premiei buruz sentsibilizatzen eta gure jardueretarako irisgarritasun-tresnak sortzen laguntzen digu.