ERAKUSKETA

Ekonomia ikusteko hainbat modu eta ezagutza ekonomikoaren eraikuntzan emakumeek izan duten zeregina IKUSARAZTEKO asmoz, "Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak" izeneko erakusketa bisitatzera animatzen zaituztegu. Erakusketa honek, ikuspegi feministatik, garai, leku eta diziplina desberdinetako emakumeek ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak erakusten ditu.

Emakume horiengana hurbildu nahi dugu, AURKITU, ezagutu, irakurri, zer kontatzen duten eta nola egiten duten jakin. Haien PROPOSAMENAK ulertu nahi ditugu, eta haien ikuspegi kritikotik ikasi, eredu ekonomiko desberdin eta bidegabe batekin. Azken batean, ikuspegi feministatik eta bizitzarako zainketen ikuspegitik zer proposatzen duten jakin nahi dugu. Gainera, gazteenentzat erreferenteak sortu nahi ditugu, bai eta haien teoriak eta proposamenak jendarteratu ere, gizartean zabaltzeko.

ERAKUSKETA biran egon da unibertsitate ezberdinetan 2022-2023 ikasturtean. Datak eguneratzen joango gara TAULA honetan:

PROIEKTUAREKIN bat egin dezakezu, halaber, egungo ereduarekin kritikoak diren emakume akademikoen fitxa berriak irakurriz eta landuz.
Horretarako, idatzi ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera.

Datorren ikasturterako erakusketa eduki nahi baduzu, idatzi iezaguzu helbide honetara: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

 

 

Liburua

Erakusketaren panelak

Roll up