CATHY O’NEIL

Cathy O’Neil Estatu Batuetan jaio zen 1972 urtean. Harvarden Ph.D. lortu zuen Matematiketan eta, gero, Barnard Collegeko Matematika Sailean postuak bete zituen. Gaur egun, besteak beste, Harvard Data Science Revieweko aholkularitza- kontseiluan dago, eta Bloomberg Viewen lankidetzan dihardu.

Bere profilaren alderdirik aipagarriena “algoritmoen aktibista” bihurtzeko egindako bidea da. Bereziki, Big Data eta Adimen Artifizialaren ondoreak frogatu, aztertu eta salatzetu ahal izateko lan gogorra egin du. Aljebra Geometria Matematikoko ikerlari eta irakaslea, Matematika Aplikatuan interesduna, 2007 urtean akademia utzi zuen, eta lau urtez lanean aritu zen finantza-industrian; horietatik bi estaldura-funtsean eman zituen, gero, arrisku- softwarearen konpainiara joateko.

2008ko krisialdian finantza-sektorean esperientziak begiak ireki zizkion jende arruntaren gainean eredu matematikoen erabilera lotsagabeak dituen ondorioei buruz. Urtebete geroago argi gelditu zitzaion merkatuaren kolapsoari buruzko ikasgaiek finantzetan paradigma ez zutela aldatu eta aldatzeko asmorik ez zegoela ere.

Etsita, Occupy Wall Street mugimenduan sartu zen, Banku Alternatiboaren taldean. Finantzak utzi eta bete-beterik sartu zen Big Dataren aroan, New Yorkeko start-upen sektorean datuen zientzialari gisa. Ildo horri eutsiz, pertsonen klikak eta erosketak iragartzeko ereduak sortu ditu. Modu horretan ulertzen ditu finantzen munduaren eta Big Dataren arteko parekotasunak, helburu nagusiak produktibitatea eta dirua izanik.

  • 2019 Armas de Destrucción Matemática: Cómo el Big Data aumenta la desigualdad y amenaza la
    democracia` liburuak Euler saria eskuratu zuen eta Nazioko Sarirako hautatu zuten.
  • 1993 Matematiketako Emakumeen Elkarteko Alice T. Schafer saria

ARMAS DE DESTRUCCIÓN MATEMÁTICA: CÓMO EL BIG DATA AUMENTA LA DESIGUALDAD Y AMENAZA LA DEMOCRACIA

“Armas de destrucción matemática…” liburua bilakaera teknologikoaren alde ilunak zabaltzeko Cathy O’Neilen irrikaren azalpena da, ustez gizakien bizi-kalitatea hobetzeko bultzatu arren. Egileak liburua oinarritzeko egindako galderari erantzuten dio, SMA (suntsipen matematikoko armak) izeneko hainbat kasu aztertuta. Horretarako, mintzaira argi eta nahiko errazera jo du.

Big Data eta Adimen Artifizialari esker, erabakiak hartzeko orduan azkar zabaltzen da eredu matematikoen erabilera gure bizia administratzen duten zenbait eremutan: gizarte-zerbitzuak lortzea, maisu-maistrak eta ikasleak kalifikatzea, langileak kontratatzea, maileguak lortzea, justizia, langileak ebaluatzea, osasuna monitorizatzea, etab.

SMAen helburuak lortzeko jokabideari buruzko datuen bolumen izugarriak bildu eta aztertzen dira, pertsonek doain eta jakitun izan gabe eman ostean, erosle, hautesle edo langile eraginkorrago bihurtzeko. Kaltetuenak behartsuak eta zapalduak dira, SMAen bidez bidegabe, oker eta modu kaltegarrian hartutako erabakien aurka defendatzeko mekanismorik ez baitute. Horiek historikoki modu ikusezinean jende arruntarentzat zehaztutako aurreiritziak kodetzen dituzte. Gizarte-eredua kopiatuta, SMAek pertsonak adierazle ilunen arabera sailkatzen dituzte eta, azkenean, espiral biziotsuak eratzen dira diskriminazioa indartzeko.

Azkenean, egileak proposamen zehatzak (algoritmoak erregulatzea, auditoria, datuen zientzialarientzat zin hipokratikoa) erabiltzen ditu eredu matematikoek sortutako kalteak murrizte aldera.

Suntsipen matematikoko armak giza baliabideetan, osasunean eta bankuetan, batzuk izendatzeagatik, oso azkar ari dira arau zabalak ezartzen, eta guregan legearen agintetik oso gertu dihardute.

CATHY O’NEIL
CATHY O’NEIL
  • 2013. Doing Data Science: Straight Talk from the Frontline. Egilea R. Schutt O’Reillyrekin batera
  • 2013. On Being a Data Skeptic. O’Reilly Media 2013.
  • 2016. Weapons of Math Destruction. Penguin Books. National Book Award for Nonfictionen zerrendan dago eta New York Timen best-seller bihurtu zen. 2018. urtean Capitán Swingsek gaztelaniaz argitaratutakoa.

Bizi-kalitatea hobetzeko jende askok kritikarik gabe Big Dataren eta Adimen Artifizialaren ahalmenak txalotzen dituen une batean, liburu honek, Ipar Amerikako akademiko ugarik, besteak beste, Soshana Zuboffek (“La era del capitalismo de la vigilancia”) eta Virginia Eubanksek (“Automatizando la desigualdad”), egindako beste ekimen eta ikerketa batzuek bezala, aztertzeko kasuen katalogoa eskaintzen digu, hausnartu, monitoreatu eta ekitea behartzen gaituna.

Egilearen asmoa ez da jarduneko bilakaera teknologikoaren analisiari buruzko esparru teorikoa ematea, bere eredu matematikoen ezagutza eta horien aplikazioa ustiatzea baizik, bereizi gabe erabiliz gero alderdi ilunez jakitun izateko. Liburua jende arruntarentzat da, eta hori da, hain zuzen, bere balio handia. Baina, gainera, hausnarketa-oinarri bat da datuen zientzialarientzat eta aditu guztientzat, eredu neoliberalaren barruan desberdinkeriak areagotzeko orduan teknologiak erabiltzearen rolari oraindik ez badiote bere garrantzia eman.

Dena den, egia da esparru teorikorik izan ezean, egileak ezin dituela kasuaren azterketak txertatu eredu neoliberala kritikatzeko eta aldaketa teknologikoaren ondore negatiboen arrazoi nagusitzat ekonomia digitaleko erraldoien (Google, Apple, Facebook, Amazon, Microsoft, batez ere) rola azpimarratzeko.

MARIA ALEJANDRA GUGLIEL METTI ALVAREZ – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS