CONCEPCIÓN ARENAL

XIX. mendearen amaierako mugimendu feministako idazle errealista; esan daiteke feminismoa harekin haren eskutik sortu zela Espainian. Gizonez jantzita zihoala, unibertsitatera joaten zen Zuzenbideko eskolen zale amorratua baitzen. Jakina denez, ez zuen inongo titulurik atera, sasoi hartan, gizonezkoek bakarrik ikas baitzezaketen unibertsitatean. Politika eta literaturari buruzko solasaldietan ere parte hartu zuten, guztietan ere emakumezkotasuna ezkutatuz. 1863an, Emakumeen Kartzeletako Bisitatzailearen titulua eskuratu zuen lehen emakumea izan zen.
1870ean, ‘La Voz de la Caridad’ (Karitatearen ahotsa) izeneko egunkaria sortu zuen; horren bidez, garai hartako umezurztegi eta kartzeletan ohikoak gehiegikeriak salatu zituen. Ongintzako proiektuak bultzatu zituen, hala nola ‘Patronato de los diez’ (Hamarreko Patronatua’), hau da, baliabideak zituzten hamar familiak baliabiderik gabeko familia bati laguntzea. Era berean, ‘Constructora Benéfica’ (Ongintzako Etxegintza) ere sustatu zuen, langileentzako etxebizitzak eraikitzeko helburuz. Oraintsuko Gurutze Gorrian ere urgazle ibili zen, 1869an sortutako erakunde horren emakumeen atala antolatzen buru-belarri jardun zuela. Hirugarren karlistaldian, bi alderdietako soldaduak artatzen zituen Miranda de Ebroko Odol Ospitalea zuzendu zuen.
- 1860 La Beneficencia, la filantropía y la caridad’ izeneko liburua aurkeztu zuen Moralaren eta Politikaren Zientzien Akademiak antolatutako lehiaketara. Une hartan, 10 urte zituen Fernando semearen izenean aurkeztu zuen lana. Idazkia lehiaketan aurkezteko modu okerra aitortuta, saria irabazi zuen eta Akademiak saritutako lehen emakumea izan zen.
- 1866 Madrilgo Elkarte Abolizionistak saria eman zion Oda a la esclavitud deritzon lanagatik.
- 1878 ‘La instrucción del pueblo’ liburua argitaratu zuen. Moralaren eta Politikaren Zientzien Akademiak lan hori ere saritu zuen.
IGUALDAD SOCIAL Y POLÍTICA Y SUS RELACIONES CON LA LIBERTAD
Arenalen iritziz, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna areagotu egiten da emakumeek ez dutelako ordaindutako lanik egiten, eta, horren ondorioz, aske bizitzeko bitarteko gutxiago dituztelako. Haren ustez, gizartean behar-beharrezkoena ez duten pertsonak dauden artean, gizarte horretako inork ez dauka “premiazkorik” ez denaz gozatzeko eskubiderik.
Concepción-en aburuz, pertsonek eurek sortzen dituzte desberdintasunak, ez gizabanakoen bizimodu desberdinek. Gizabanakoak oso antzekoak izateak ez du esan nahi berdin-berdinak izan behar dutenik. Liburuan, emakumeen gaitasun aldarrikatzen du gizartean eta lan-merkatuan parte hartzeko orduan eta, era berean, pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea galdegiten du. Hezkuntza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdintasun handiagoa antzematen da gizartean.
Zibilizazioa herrena bailitzan dabil, eta maiz erortzen da ibiltzeko darabiltzan gorputz-adarren gehiegizko desberdintasunagatik
CONCEPCIÓN ARENALMiseria… ez dugu gizartearen gorputzaren ataltzat hartu behar, ezpada, gizonen erru hutsez kutsakor eta kroniko bihurtzen den gaiztzat
CONCEPCIÓN ARENAL- 1851. Fábulas en verso.
- 1860. La beneficencia, la filantropía y la caridad.
- 1863. El visitador del pobre.
- 1865. Cartas a los delincuentes.
- 1866. Oda a la esclavitud.
- 1867. El reo, el pueblo y el verdugo o La ejecución de la pena de muerte.
- 1869. Examen de las bases aprobadas por las Cortes para la reforma de las prisiones.
- 1869. La mujer del porvenir.
- 1878. La instrucción del pueblo
- 1879. Ensayo histórico sobre el derecho de gentes.
- 1880. Cuadros de guerra.
- 1881. La mujer en su casa.
- 1884. Estado actual de la mujer en España.
- 1891. Manual del visitador del preso.
- 1892. La educación de la mujer
- 1898. IGUALDAD SOCIAL Y POLÍTICA Y SUS RELACIONES CON LA LIBERTAD
Concepción Arenal-en ekoizpen oparotik, “Igualdad social y política y sus relaciones con la libertad” (Berdintasun sozial eta politikoa eta askatasunarekiko harremanak) izeneko liburua aukeratu dut; oso gustura irakurri dut eta lanak harritu egin nau idatziari darion gaurkotasunagatik. Behin idazteko erara egokituta −1898an idatzitako liburu bati buruz hitz egiten ari baikara− biziki jakingarria da emakume horren irudien munduan barruratzea.
Arenalen esanetan, desberdintasuna gizarte-arazoetatik korapilatsuen eta konpontzen zailenetakoa da; izan ere, arazoa gizartean dirauen politika ekonomikoarekin lotuta baitago. Kapitalismoari egiten dion kritikak harritu nau, batzuen premiagabeko gauzak kendu eta beste batzuei premiazkoena ematea proposatzen duela. Haren argitasunak ere harritu egin nau, ondasun gehiegi pilatzeko modua ahalbidetzea zentzugabetzat jotzen baitu. Arenalek argi eta garbi du gizarte batek ez duela aurrera egingo hura osatzen duten gizabanakoen arteko berdintasunik ez bada.
Arenalen gogoeta askok eta askok indarrean diraute gaur egun. Txunditu egiten gaitu, IX. mendearen testuinguruan, generoaz, berdintasunaz, aberastasunaren banaketaz, hezkuntzaz eta abarrez hitz egiten digunean, bai eta gure planetan dauden mugez ere. Ezin dut aipatu gabe utzi hitzez hitzezko pasarte hau: “zeruko urak atera eta horiek lurrera dakartzaten mendi garaiak nahi ditugu, baina ez garaiegiak, non gailurrean arnasarik ezin har daitekeen eta Eguzkiaren argia ostentzen diguten”.
ROSARIO GOÑI CALVO – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS