KATE YOUNG

Gizarte-antropologo britainiarra. 1989. urtean sortu zen Womankind Worldwide garapen-agentziako zuzendaria. Hogei urtez baino gehiagoz lan egin du ekonomia eta gizarte garapenaren teoria eta praktikaren gainean. Sussexko Unibertsitatean Garapen Azterlanen Institutua programa hasi zuen generoaren arloan lanean aritzeko. Emakume, gizon eta garapenari buruzko ikastaro bat diseinatu eta aurreratu zuen, eta horri esker, Britainia Handian genero eta garapenaren inguruko lehen maisutza definitu zen. Planning from a Gender Perspective: Making a World of Difference (1993) liburuaren eta emakume, genero eta garapenari buruzko hainbat artikuluren egilea. (León de Leal eta Batli 1997, xii)

1976an argitaratu gabeko bere doktore-tesiaren izenburuan (social setting of migration) eta “Modos de apropiación y trabajo femenino: Oaxaca, México” artikuluan ikus daitekeen bezala, egile hau kezkati ageri da demografia-mugimenduengatik, biztanleria gehitu edo gutxitzeagatik, emakumearen ugalkortasunagatik eta migrazio-mugimenduengatik. Horiek guztiak garapenari lotzen dizkio eta generoaren ikuspegitik lantzen ditu, nahiz eta “…gizartean emakumeen kokagunearen aldaketa aztertu nahi izanez gero, emaitza bakarrik emankorra izan ahalko da ikertutako gizarteko prozesu orokorren analisian txertatzen bada” (Young 1979, 269).

JABETZE MODUAK ETA EMAKUMEEN LANA: OAXACA, MEXIKO

Egileak berak planteatzen duen modura, “artikulu hau atariko entsegua da ikertzeko zer modu berezitan eragiten duen bi kapital-mota hauen (merkataritzakoa eta industriala) esku-hartzeak ekoizpenean eta ugalketa biologikoan emakumeen lana esleitzean” (Young 1979, 268).

Halaber, egileak ondorengo ideia ezezten du: garatu gabeko herrialdeetan aldaketa demografikorako faktore nagusia hesi malthusiarrak gainditzea dela. Youngen iritziz, ideia hori okerra da, ez baitu kontuan hartzen tokian biztanleria kontrolatzeko bitartekoak ezagutzen direla. Ildo horri eutsiz, berak iradokitakoaren arabera, gizarte eta ekonomia baldintza jakinekin, biztanleria haziko da, praktika horiek gutxiago erabiliko direlako. Hala, aztertu beharko da zein izan daitezkeen gizarte eta ekonomia baldintza horiek.

Gainera, Kate Youngek azterketa historiko bat egin du Mexikoko erkidego txiki batean, hain zuzen, Oaxacan. Komentatutakoari jarraikiz, produkzioaren eta ugalketaren eremuetan lana antolatzean merkataritza-kapitalaren eragina aztertu ondoren, industria-kapitala lantzeari ekin dio. Espainiako kolonoen mende dauden bertako indioen egoera eta beren produkzio-lana aztertu ditu. Historikoki, kukurutxa izan zen eremuko koroa eta alkateentzat ustiatutako produkturik preziatuena eta, geroago, kafea iritsi zen. Baina, produzitzeko moduak aldatu ziren, baita familiak antolatzeko modua eta taldeen artean harremana egituratzeko modua ere. Horiek guztiek lagundu zuten azaltzen indioen egoera eta, batik bat, emakumeena. Aurrekoaren harira, egileak iradoki du lehenengo etapan, XVIII. mendean, merkataritza-kapitalaren esku- hartzearen eta hazkuntza demografikoko aldaketen artean harreman estua zegoela. Merkataritza-kapitalak behar duen produkzioaren hedapenak ez dituenez eskatzen lan-produktibitatea areagotzeko halabeharrez produkzio-teknika aurreratuagoak, ezta lan prestatuagoa ere, ugalketa-kostua ez da gehitzen, ez banakako familientzat, ez familia buru gizonentzat. Industria-kapitalarekin, ordea, familiarekiko egoera kontraesanetan jartzen da, eta mendian, behintzat, 1979an emakumeek eta gizonek jarrera kontrajarriak adierazten dituzte familia ugariei dagokienez. 

Estatuak emakumeek gizonekiko berdintasuna lor dezaten laguntzen diharduen bitartean, indar ekonomikoak saihesteko lanean ari dira. Kontraesanak ebaztea behartze aldera emakumeen esku-hartze eraginkorrik gabe, beren egoera garapen kapitalistaren barruan kontrolik gabeko indar ekonomikoen mende jarraitzen egongo da.

KATE YOUNG
KATE YOUNG

Artikulu honetan antzeman ahal izan dut toki batean analisi historikoaren, kulturaren eta egoera nahiz antolaketa politiko zehatzaren garrantzia gizarte-gertakaria (kasu honetan, aldaketak demografian) edo aldaketak gizarteei nola eragiten dien aztertzeko. Nire iritziz, egileak analisi sakona egiten du, eta ondorioak irmoki arrazoituak daude. Gainera, ikerketa berrietarako aukera ematen du.

PATRICIA MILLÁ NORTEGA – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS