ALICIA PULEO

Alicia H. Puleo Buenos Airesen jaio zen 1952an. Filosofoa, irakaslea eta idazlea da. Berak idatzitako saiakera feministak eta ekofeministak Espainian, Frantzian, Estatu Batuetan, Italian, Portugalen, Brasilen eta Amerikako nahiz Europako beste herrialde batzuetan argitaratu dira.
Aliciaren planteamendu ez-esentzialista oinarri teorikotzat hartu zuen Madrilen 2012an sortutako Sare Ekofeministak. Gaur egun, Filosofia Moral eta Politikoko katedraduna da Valladolideko Unibertsitatean (Espainia), eta, bertan, ohiko irakaskuntza-lanaz gain, online-ikastaro bat zuzentzen du: Ekofeminismoa: Pentsamendua, Kultura eta Praxia, hainbat herrialdetako pertsona askok jarraitua. 2014az geroztik, Cátedra argitaletxeko Feminismos bildumaren zuzendaria da. Askotan, Espainiako eta atzerriko unibertsitateetan bere planteamendu ekofeministak azaltzera gonbidatzen dute. Atzerriko unibertsitateen artean, aipatzekoak dira Parisko Sorbonne, Buenos Airesko Unibertsitatea, Veneziako Università Ca ‘Foscari, Lisboako Aberta Unibertsitatea, Campinas-ko Universidade Estadual, Los Angelesko University of California (UCLA), Txileko Unibertsitate Nazionala eta Costa Ricako Unibertsitate Nazionala. (Iturria: https://aliciapuleo.net/ )
- 1992 Saiakera Sari Nazionalean finalista izan zen liburu honekin: Dialéctica de la sexualidad. Género y sexo en la Filosofía Contemporánea .
- 2020 Ingurumenaren eta Bizimodu Onaren Defendatzaileen Sareak (Red de Defensoras del Medio Ambiente y el Buen Vivir) proposatuta, Argentinako Errepublikako Senatuak “Berta Cáceres” saria eman zion, filosofia ekofeministari egindako ekarpenengatik.
Bizitzaren jasangarritasuna jarri beharra dago erdigunean, eta ez kapitalaren erreprodukzioa.
- Bizitzaren jasangarritasuna jarri beharra dago erdigunean, eta ez kapitalaren erreprodukzioa.
- Kapitalismoa patriarkalismoaren menderatze-nahiaren formetako bat da.
- Nazioarteko sororitatea lortzeko, ezinbestekoa da herrialde pobretuetako emakume pobreek ekojustizia behar dutela ulertzea.
- Begirada feministak erakusten du munduan egoteko modu patriarkal bati lotuta dagoela krisi ekologikoa.
- Kultura berrikusi behar dugu, zaintzaren praktikak gizaki guztien prestakuntzan eta ekintzan integratzeko.
- Ingurumen-arazoek modu desberdinean eragiten diete gizonei eta emakumeei. Herrialde pobretuetako emakume pobreak dira krisi ekologikoaren eta “hondamendi natural” deiturikoen lehen biktimak, jarduera, hezkuntza eta rol desberdinak dituztelako.
- Ekofeminismoak, halaber, adierazten du emakumearen gorputza zaurgarria dela ingurumen-kutsadurarekiko, eta, beraz, babestu egin behar dela.
.
“Jasangarritasunaren defentsa emakumeen kolektiboaren ahalduntzearekin batera egin behar da”.
ALICIA PULEOOndoren, Alicia H. Puleoren lan zabalaren zenbait obra aipatuko ditugu:
- 2019 – 2020 Claves ecofeministas. Para rebeldes que aman a la Tierra y a los animales, Plaza y Valdés editores, Madril.
- 2020 Ser feministas. Pensamiento y acción, Cátedra, Feminismos bilduma, Madril
- 2011 – 2020 Ecofeminismo para otro mundo posible, Cátedra, Madril
- 2015 Ecología y género en diálogo interdisciplinar, Plaza y Valdés, Moral, Ciencia y Sociedad en la Europa del siglo XXI
- 2000 Filosofía, Género y Pensamiento crítico, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Valladolid, 2000.
- 2008 El reto de la igualdad de género. Nuevas perspectivas en Ética y Filosofía Política, Biblioteca Nueva, Madril.
Hark idatzitako liburuen, artikuluen eta liburuetako kapituluen zerrenda osoa ikusteko, helbide honetara jo daiteke: https://aliciapuleo.net/publicaciones/
Alicia H. Puleok, “Ecofeminismo para otro mundo posible” lanean, ekofeminismoaren kontzeptua aurkezten digu, egungo gizartea desoreka ekologikora eraman duen antropozentrismo patriarkalaren alternatiba feminista gisa. Filosofia, etika, politika eta ekonomia dira obran ageri diren ildo nagusietako batzuk, betiere ikuspegi feministatik begiratuta.
Liburuko orrialdeetan zehar, aparteko argitasunaz azaltzen ditu hainbat galderaren erantzunak: ea zenbateraino dauden lotuta egungo krisi ekologikoa, ekonomia eta bizimoduak; ea bateragarriak diren kapitalismoaren etengabeko hazkunde-beharra eta Lur ekosistema mugatua izatea; edota ea noraino haz gaitezkeen eta jarrai dezakegun kutsatzen.
Oso liburu gomendagarria da, bertan egiten den azterketa kritikoagatik, berdintasunaren aldarrikapenagatik eta atzoko nahiz gaur egungo maisuen etengabeko erreferentziengatik, hala nola Simone de Beauvoirrena eta Celia Amorósena.
.
Gloría González – Mugarik gabeko Ekonomilariak















