Mujeres que replantean la economía
Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak

es

ESTHER DUFLO

Esther Duflo Parisen jaio zen 1972. urtean. MITn Ekonomia katedraduna da, baita 2019. urtean Ekonomiako Nobel saria ere, Abhijit V. Banerjee eta Michael Kremerrekin batera. Horrenbestez, bigarren emakumea da sari hau jasotzen eta pertsonarik gazteena.

Bere ikerketak garapen-bidean dauden herrialdeetan oinarritzen dira. Aztertu du zer portaera duten familiek, ikertu du hezkuntza, finantzaketa lortu edo osasunari buruz, eta politika publikoak ebaluatu ditu. Ekonomian kausazko harremanak aztertzeko metodologia gisa landako gizarte-esperimentazioari bultzada eman dio, gerora, pobreziaren aurka borrokatzeko. Beraz, gizarte-berrikuntza zorrotzaren aldeko apustua egin du. Bere ekarpenak oinarrizkoak izan dira, garapen-ekonomia sustatu eta pobreziaren aurkako politikak berriz pentsatzeko.

  • 2019 Nobela ekonomian.
  • 2015 Gizarte Zientzietan Asturiasko Printzesa saria.
  • 2010 John Bates Clarak domina, 40 urtetik beherako ekonomialarientzat, pentsamendu eta
    ezagutza ekonomikoari egindako ekarpenarengatik

BUENA ECONOMÍA PARA TIEMPOS DIFÍCILES

“Buena economía para tiempos difíciles” liburua irakurritakoan argi gelditzen zaigun lehen gauza da pertsonek ez dugula migratu nahi. Ausartenek edo bizitza salbatzeko bestelako aukerarik ez dutenek migratzen dute. Orokorrean, gustuagoko dugu gure ingurunean, familia eta lagunetatik hurbil, gelditzea.

Migratzaileak hartzen dituzten herrialdeetako herritarren iritziz, ordea, herrialdeetan sartzen diren edo sartzear dauden immigranteen kopurua egiaz sartzen direnena baino askoz handiagoa da. Halaber, beren pentsamenduan dago gutxi prestatutako immigranteek harrera-herrialdeetako langileen ordainsariak jaisten dituztela. Dena den, landan egindako azterketek baieztapen hori ezeztatzen dute. Langile “nazionalek” lanpostu espezializatuagoetara aldatzen dute, eta ordainsari altuagoak jasotzen dituzte, bide batez, gizarte-egoera hobetuta.

Horrez gain, immigrazioaz hitz egiten duenean hazkuntzaz ere hitz egiten du. Bere esanetan, bakarrik zorionezko gutxi batzuek ateratzen dute onura. Logika ekonomikoaz abusatzen da, helburu bakarra hazkuntza delako, beraz, batzuek irabazteko beste batzuek galdu behar dute. Modu horretan, ez da herritarren bizitza hobetzen. Irabazle eta galtzaileen joko horretan ez sartzearren, hobe antolatuak dauden eta bidezkoagoak diren hiriak proposatzen ditu. Hala, herrialde guztietan balizko hazkuntza-aukera erabat berriak sortuko lirateke, inondik hazkuntza eraman gabe. Azaldutakoaren arabera, ekonomia egiteko orduan, ez da zergatik oraingoa hautatu behar. Ez du ezerk eragozten mundu gizatiarragoa eta bidezkoagoa eraikitzea. Hala ere, azpimarratzen du pertsona batzuen iritziz, ezin daitekeela alda. Ziur daude, berekoiak dira, eta ez dute ekonomia behar bezala ulertzen. NDF guztiaren gainetik hazkuntza-ortodoxiaren bastioia da, baina onartu du politika kaltegarria dela hazkuntza sustatzeko pobreak sakrifikatzea.

Halaber, hizpide du BPGa. Bere ustez, bitarteko bat da; ez, berriz, helburua. Haztean enplegua sortzen bada, ordainsariak igotzen badira edo birbanatzeko Gobernuaren aurrekontua gizentzen bada, oso positiboa da. Dena den, betiere izan beharko du helburu pertsonen bizia eta, bereziki egoera okerrenean daudenena, hobetzea. Gure ahalegin guztiak herrialde aberatsenen hazkuntza areagotzera bideratzearen ordez behartsuenen ongizatea bilatzera bideratzen badugu, milioika pertsonen bizitza sakonki aldatuko da.

Proposatzen ditu desberdinkeria murrizteko zerga altuagoak aberatsenentzat, behartsu nazional eta atzerritarrei laguntza gehiago ematea, migrazio eta merkataritza askeagoak antolatzea, baina galtzen ateratzen direnei gehiago lagunduta.

Pertsonok ez dugu migratu nahi. Beren bizia salbatzeko beste erremediorik ez dutenak dira migratzen dutenak. Oro har, nahiago dugu gure inguruan geratu, familiarengandik eta lagunengandik gertu.

ESTHER DUFLO

Desberdintasuna ez da kontrolatzen ez ditugun aldaketa teknologikoen ondorio, erabaki politikoen emaitza baizik.

ESTHER DUFLO
  • 2011. Repensar la pobreza: un giro radical en la lucha contra la desigualdad global.
  • 2019. Buena economía para tiempos difíciles.

Mintzaira erraz eta didaktikoarekin Duflok garai zailetan gure gizartearen arazo ekonomikoak aztertzen ditu. Bere proposamena nire ustetik oso gertu dago: ekonomiak pertsona ororen zerbitzura egon behar du. Pertsonen bizitza hobetzea da helburua, ez bestelakoa.

“Besteei” ulertu ahal izateko, oztopo bat da gure erosotasun-eremuan mantentzea, bakarrik gureekin egotea, gure pentsamolde bera duten horiekin, ez baitugu bestelako ikuspunturik antzematen. Gure munduko ikuspegia eklektikoagoa den neurrian, gure pentsamendua irekiagoa izango da, eta gure gizarteak dituen arazoei errazago erantzungo dizkiegu. Begirada guztiak behar ditugu guztiek aurrerapausoak batera emateko. Ezinbestekoa da enpatian eta errespetuan oinarritutako gizartea bilatzea.

Mahai gainean ditugun erronka guztiei aurre egiteko gaitasuna dugu: immigrazioa, desberdinkeria, klimaren aldaketa… baina politikaren helburua, maizegi, ez da herritarren arazoak konpontzea. Gizarte-politikak hazkuntza ekonomikoaz harago iritsi behar dira, eta gure gizartean egindako aldaketen ondorioz kalteberago bihurtu diren pertsonei duintasuna itzultzea bilatu behar dute.

ROSARIO GOÑI CALVO – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS