Parte-hartzea

“Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak” online argitalpen ireki eta kolektiboa da, eta hainbat diziplinatatik, tokitatik eta garaitatik eredu ekonomikoa birplanteatzen lagundu diguten emakume akademikoak deskubritzen eta horiei buruz irakurtzen interesa duen edonori parte hartzeko aukera ematen dio.

Guztion artean, emakumeen ekarpena ikusarazi nahi dugu, ohiko ekonomiaren tranpa teorikoak agerian uzten dituen ikuspegi kritikotik, eta etorkizun feminista eraikitzeko proposamen alternatiboak berreskuratu.

Proiektu hau ikerketa eta ekintza feministako metodologia kualitatiboan oinarritutako ahalegin kolektibo batetik egin da. Metodologia horrek ekonomiari buruzko azterketan sakontzea izan du helburu, hainbat hurbilketatatik ekonomiari buruz hitz egiten duten egileen hautaketa batetik abiatuta. Egile horien azterketaren bidez, horien datu nagusiak biltzen dituen fitxa labur bat egin da. Datu horien artean, aztertutako liburuaren ideia nagusiak eta egilearen bizitzari buruzko alderdi garrantzitsuenak nabarmentzen dira. Horri lotuta, irakurritakoari buruzko gogoeta pertsonal bat gehitu da, mundu akademikoaren eta gizarte zibilaren arteko zubia sortze aldera.

Ahalegin horrekin, emakumeek arlo ekonomikoan duten pentsamendu teorikoa ikusaraziko duen sare bat sortzea espero da, baina baita pentsamendu horietan interesa duten pertsonen sare bat ere, eta, horrekin batera, boluntarioek herritarrengandik sortutako plataforma ireki eta parte-hartzailea sustatzea.

Parte hartu nahi baduzu, helbide elektroniko honetara idatz diezagukezu: ecosfron.euskadi@ecosfron.org, gaian “Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak” jarrita. Zurekin harremanetan jarriko gara behar dituzun materialak eta balizko egileen zerrenda emateko edo idatzi nahiko zenukeen egile-proposamena entzuteko.

Gainera, irakaslea bazara, egileen fitxak unibertsitatean pentsamendu kritikoa sustatzeko material ona izan daitezke. Jarri gurekin harremanetan ikasgelan lantzeko dinamika posibleei buruz hitz egiteko: ecosfron.euskadi@ecosfron.org