STEPHANIE KELTON

1969ko urriaren 10ean jaioa, Stephanie Kelton ekonomialari iparramerikarra da, Moneta Teoria Modernoaren (MTM) ikerketa eta defentsagatik aintzatetsia. Stony Brook Unibertsitateko irakaslea eta Schwartz Center for Economic Policy Analysiseko senior fellow-a New School for Social Research-eko irakaslea; University of Missouri – Kansas Cityko irakaslea ere izan zen eta New Yorkeko Levy Economics Institute-n ikerketa-laguntzaile gisa parte hartu zuen.
Akademiatik kanpo, Keltonek politikan ere parte hartu du Alderdi Demokratako ekonomialari buru gisa Estatu Batuetako Senatuko Aurrekontu Batzordean, 2015. urtean; eta gai ekonomikoei buruzko aholkulari nagusia izan da Bernie Sandersen presidentetza-kanpainetarako, 2016. eta 2020. urteetan. Bloomberg Opinion-en laguntzen du; eta Financial Times, The New York Times, The Los Angeles Times, U.S. News & World Reports, CNN eta beste askorentzat ere idatzi du
POLITICOk Ipar Amerikako eztabaida politikoan eragin handiena duten 50 pertsonetako bat izendatu zuen.
TEORÍA MONETARIA MODERNA: UNA RESPUESTA A LAS CRÍTICAS
Beste ekonomialari eta akademiko batzuekin batera, finantza-makroekonomiaren paradigma aldatzeko beharra defendatzen du Keltonek; politika ekonomikoaren helburua erabateko enplegua eta prezioen egonkortasuna izan dadin, gastua eta zorpetze-mugak kontrolatu beharrean. MTMn Keltonek egindako ikerketek iradokitzen dutenez, baldintza jakin batzuetan (moneta-subiranotasuna, kanbio-tasa malguak eta zorra moneta nazionalean hartzea), herrialdeek gastuaren bidez zerga-politika hedakorra gauzatzeko gaitasuna izango lukete zorra sortzeko beldurrik gabe, betebehar horiek moneta-agintaritza nazionalak beteko lituzkeelako, dirua sortuz eta interes-tasak zeron mantenduz.
Ildo horretatik, enplegua bermatzeko programa bat (ziklo ekonomikoen egonkortzailea) barne hartuko duen moneta- sistema bat ezartzea proposatzen da; izan ere, gastuak ez luke gobernua mugatuko. Gainera, gastu horrek ez luke hasierako zergarik beharko moneta-araua sostengatzeko; eta, emaitza gisa, diru gehiago sortzea egongo litzateke (edo, berak esaten dion bezala, “High Powered Money”). Keltonek politika makroekonomikoaren birdefinizio hori enplegu zuzena sortzeko ekimenik ezarekin lotzen du; horiek azken 40 urteetan pobreziaren aurkako gerra porrotera eraman dute. Ekonomialari honek proposatzen du gobernuak sortu behar dituela azken aukerako enpleguak; eta horietan enplegatuak eurak diren bezalakotzat har daitezela, dituzten gaitasunak erabiliz.
Eskaintzari eta eskariari laguntzeko politiken artean (hala nola pizgarriak sortzea, hazkunde ekonomikoa bilatzea, zergak murriztea, hezkuntza-mailen igoera eta lanerako banakako gaitasunak indartzea) denbora-desoreka dagoenez, Keltonek, Hyman Minskyren planteamenduetan oinarrituta, lan egiteko aukera ematea defendatzen du, eta ez bakarrik nola lan egin ikasteko aukera ematea. Egia esan, egileak argitzen du zailtasunak daudela bere proposamenak inplementatzeko, hala nola enplegu-programetan zorroztasuna eta sendotasuna izateko beharra edo inflazioa eta ordainketa-balantza egonkortzeko prezio batzuk kontrolatu beharra moneta-politikei eta zerga-politikei dagokienez; hala ere, onartzen du egungo pobrezia- eta langabezia-tasak ez datozela, hain zuzen ere, ordainketa-balantzean egon daitezkeen desoreketatik. Bere ustez, borondate politiko hutsezko egoera da hori, eta ez dagokio ekonomiaren apetei erabat.
Egingo genukeena da benetan aukera publiko bat ezarri lan-merkatuan. Bertan benetan sartu nahi duten milioika eta milioika pertsona enplegurik gabe eduki beharrean… soldata finkodun enplegua bermatuko genuke. Orduko 15 $ esango genuke
STEPHANIE KELTON- 1991. Male Bias in the Development Process.
- 2021. El mito del déficit. La Teoría Monetaria Moderna y el nacimiento de la economía de la gente.
- Teoría Monetaria Moderna: una respuesta a las críticas (coautora)
- La guerra contra la pobreza después de 40 años (coautora)
- Empleos garantizados a través del Programa de empleo de Servicio Público (coautora)
- La jerarquía del dinero
Keltonek akademian, politikan eta iritzi publikoko eztabaidetan bultzatutako MTM, argi eta garbi, 50eko hamarkadatik sintesi neoklasikoaren onarpen orokor eta hertsiki loteslearekin bizi izan dugun errealitate makroekonomikoaren proposamen alternatibo eta eraldatzailea da. Kokapen teoriko horri esker, zerga-politikaren arloan hedapen-mekanismoak gara daitezke, gizartearen maila guztietan gizarte-onurak eskaintzeko asmoz; eta garrantzia kentzen zaie murrizketa hauei: zorraren eta aurrekontu publikoaren mugari, gehiegizko zorpetze nazionalaren aurreko beldurrari eta inflazio-prozesuei, besteak beste.
Ekonomialari honen planteamenduen helburua ez da soilik makroekonomiaren oinarriak aldatzea sistema egonkortzeko tresna-sortan; ekonomiaren ulermenean ikuspegi gizatiarragoa izatea ere proposatzen dute. Hala, zerga-politikak eta tokiko administrazio publikoak rol berria izango lukete gizarte-harremanak sendotuz enplegu eta aukera duinak sortzeko, inflazioaren/interes-tasaren eta langabeziaren jokoetan ankerkeria saihestuz. Egitura horri esker, “Green deal” delakoa ezartzeko aukera ere aztertu ahal izan dute; eta zalantza asko konpondu dituzte (esaterako, finantzaketa eta gizarte-programei eusteko gaitasuna).
Espero zitekeen bezala, Keltonek eta haren lagunek kritika ugari jaso dituzte; izan ere, nazioarteko orden ekonomikoa mehatxatu egin du teoria heterodoxo horrek, Alexandria Ocasio-Cortez kongresistaren aldeko jarrerak dazkaten esparru garrantzitsuetara iritsi baita, hala nola Estatu Batuetako Kongresua bezalako esparruetara. Bere ideiez esaten da tolesgabeak, lausoak eta ez oso zorrotzak direla (eta arriskutsuak ere badirela esaten da); baina, egia esan, “jendearen ekonomiaren” defendatzaile sutsu hau ez da beldurtzen helburua ortodoxia ekonomikotik eta haren murrizketa zoritxarrekoetatik libratzeko aukera defendatzea denean.
GERMAN OREJARENA – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS