Mujeres que replantean la economía
Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak

es

DIANE ELSON

Ekonomialari eta soziologo britainiarra da. Bere ikerketak globalizazioak ekarri dituen gizarte-aldaketetan eta giza eskubideak lortzean oinarritzen dira. Hala, genero-desberdinkeriari eta ekonomia- nahiz gizarte-eskubideei erreparatzen die.

Essexko Unibertsitatean Soziologiako irakaslea izan da, baita Manchesterko Unibertsitatean garapen-ikerketen irakasle ere. Era berean, Nazio Batuetako Emakumearentzako Garapen Funtsean (Unifem) aholkulari-lanetan aritu da, Milurtekorako helburuei buruzko Nazio Batuetako lantaldean kide izateaz gain.

  • 2016 Leontief saria

LOS RETOS DE LA GLOBALIZACIÓN Y LOS INTENTOS LOCALES DE CREAR PRESUPUESTOS GUBERNAMENTALES EQUITATIVOS

Elsonen iritziz, globalizazioa prozesu dimentsioaniztuna eta kontraesankorra da. Globalizazio kapitalista eta gizarte- mugimenduen globalizazioa bereizten ditu. Errealitatetik atera gabe, hau da, kontuan hartuta globalizaziotik ezin dugula ihes egin, proposatzen du tokiko gune berdinzaleak sortzea ekoizteko eta kontsumitzeko. Gune horiek publiko eta sozialaren arteko harreman modu berriak eskatzen dituzte, gune nazionalak eta globalak konektatzea ahaztu gabe. Elsonen esanetan, tokian aurrekontu parte-hartzaileak ekoizpen- eta kontsumo-gune berdinzale horiek garatzeko bitartekoak dira.

Artikulu honetan aurkezten ditu tokiko aurrekontu parte-hartzaileak egiteko lehen saiakerak. Hala, Brasilgo Port Alegreko kasua ageri da, 1989. urtean sustatu zituenean hiri aitzindari bihurtu baitzen. Kontatutakoaren arabera, herritarren partaidetza lortzeaz gain, bitartekoak herritar behartsuenetarantz birbideratu nahi ziren.

Aurrekontu parte-hartzaileen ideia mundu osoan zehar zabaldu da, baina adierazpen desberdinekin. Ezberdinak dira aurrekontu guztitik esleitutako ehunekoaren edo partaidetza antolatzeko moduaren arabera. Elsonek gogorarazitakoarekin bat etorriz, irabazian oinarritutako globalizazioak etengabeko prezioa eragiten du murrizketa fiskalean, eta aurrekontu parte-hartzaile hauek mugatzen ditu. Gainera, nazioz haraindiko enpresek gobernuei presionatzen diete zergak gutxitzeko. Horrenbestez, herritarren beharrei eta eskakizunei erantzuteko orduan, estatuek ez dituzte bitarteko nahikoak tokiko aurrekontuei (urriak) transferitzeko.

Irabazi-asmoak gidatutako globalizazioak, aldi berean, sortu eta suntsitzen ditu pertsonen mantendu-aukerak, eta horrek goranzko desberdinkeria dakar, bai herrialdeen artean, bai herrialde bakoitzaren barnean.

DIANE ELSON

Inbertsioetarako aurrekontuetan herritarren partaidetza baliteke tokian gehitu izana, baina nazioan herritarren hitzak finantzarienak baino gutxiago balio du.

DIANE ELSON
  • 1991. Male Bias in the Development Process.
  • 2006. Budgeting for Women ́s Rights: Monitoring Government Budgets for Compliace with CEDAW.

En colaboración con otros autores

  • 2011. Questioning Financial Governance from a Feminist Perspective.
  • 2011. Harvesting Feminist Knowledge for Public Policy: Rebuilding Progress.
  • 2012. The Feminist Economics of Trade.
  • 2012. Economic Policy and Human Rights: Holding Governments to Account.
  • 2014. Human Rights and the Capabilities Approach: An Interdisciplinary Dialogue.
  • 2016. Rethinking Economic Policy for Social Justice: The Radical Potential of Human Rights. Diane Elson y Radhika Balakrishnan.

“Los retos de la globalización y los intentos locales de crear presupuestos gubernamentales equitativos” artikulua 2008an Hegoako lan-koadernoetan argitaratu zen. Horri esker, Diane Elsonen pentsamendura erraz iritsiko gara, gogorarazi behar baita bere lana ez dagoela gaztelaniara itzulita. Elson emakumeak eremu akademikoan ikusezin bihurtzearen adibidea da.

Ados nago berarekin, gune berriak sortu behar dira, bai ekoizteko, baita kontsumitzeko ere, eta irabaziak ez du helburu bakarra izan behar ez tokian, ez nazioan, ezta globalean ere. Halaber, harekin bat nator aurrekontu parte-hartzaileetan genero-berdintasuna sustatu behar dela hirietako biztanleriaren erdia ahaztuta ez gelditzeko. Gogorarazi behar da batzuetan emakumeen partaidetza txikiagoa dela beste eremu batzuetan duten lan-kargarengatik.

ROSARIO GOÑI CALVO – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS.