Mujeres que replantean la economía
Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak

es

ANTONELLA PICCHIO

Antonella Picchio mugimendu feministako militantea da 70eko hamarkadatik, eta ibilbide akademiko luze eta joria du. Politika Zientzietako lizentzia atera zuen Paduako Unibertsitatean (Italia), Ekonomiako bi master atera zituen Utah-ko Estatu Unibertsitatean (AEB) eta York Unibertsitateko Ekonomia Sailean (Bretainia Handia), bai eta Filosofiako doktoretza ere Cambridge Unibertsitateko Ekonomia eta Politika Fakultatean (Bretainia Handia).

Ekonomia Politikoko irakasle titularra da Modenako Unibertsitatean, eta Trentoko Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean, Erroma III Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean eta New Yorkeko New School of Social Research delakoan ere irakasten jardun du. Ordezkaritza nazionaleko kide izan zen Emakumeari buruzko Nazio Batuen Laugarren Konferentzian, Pekinen (2005). IAFFE (Association for Feminist Economics) elkarteko buruordea izan zen.

Ez du saririk irabazi, baina haren lorpen akademikoak ugariak izan dira, eta Europan, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan etengabe gogotik parte hartu du, pentsamendu kritikoaren eta borroka feministen ekintzaile ezagunenetakoa izanik.

SOCIAL REPRODUCTION: THE POLITICAL ECONOMY OF THE LABOUR MARKET

«Social Reproduction: The Political Economy of the Labour Market» liburuan, egileak “metatze-prozesuaren eta langileen gizarte-erreprodukzioaren arteko harreman kapitalistaren konplexutasuna berreskuratzen saiatu da”.

“Soberakinaren ikuspegiaren ikusmolde analitikoa erabili du zenbait kontraesan agerian uzteko ekoizpenaren eta erreprodukzioaren arteko erlazioan, bai eta sistema ekonomikoa doitzeko balio duten oinarrizko bi mekanismo aztertzeko ere: estatua eta etxeko lanak”.

Picchioren ikuspegi kritikoari darion eragin nagusia mugimendu feministan gauzatutako jarduera politikotik datorkio. Egileak hainbat gai jorratzen ditu liburuan, bai ekonomialari klasikoen ikuspegi kritikotik, bai ekonomialari neoliberalen ikuspegitik. Gai esanguratsuak, besteak beste, bata teorikoa eta bestea politikoa, honako hauek dira: «ekoizpenaren eta erreprodukzioaren arteko oreka lege natural edo teknikoek zehaztu edo historian zehar eboluzionatu duten arau eta erakundeek zedarriztatu badituzte, nola alderantzikatu daitezke lehentasunak erreprodukzioaren alde?».

Picchiok lan-merkatuaren hastapenak aletzen ditu, lanaren gizarte-erreprodukzioaren ikuspegian oinarrituta, eta soldatak beste prezio erlatibo batzuez kanpokoak diren gizarte-erreprodukziori lotutako kostu gisa definituta. Ekonomialariaren arabera, jarrera analitiko zehatz horrek eragiten du bestelako ikuspegia izatea ekonomia neoklasikoa argiro kritikatzen duten edo lanaren erreprodukzioa jorratzen saiatzen diren pentsamendu ekonomikoko beste ildo batzuen ikusmoldearekin alderatuta. Hala ere, egileak uste osoa dauka sexuen arteko gatazka ez dela kapitalismoaren edo lanaren esplotazioaren arazo hutsa, eta azpimarratu nahi du zentzugabea litzatekeela imajinatzea ekonomia politikoaren ikuspegi teorikoak aldatze hutsak bidea emango lukeela haren oinarri historikoak arakatzeko. Horren haritik, tinko eusten dio ideia honi: “lanaren erreprodukzio-prozesuari behar bezalako arreta ematen zaionean, ekonomia politikoa, oso-osorik, gizarte- eta politika-arlokotzat jotzen da”.

Lana erreproduzitzeko prozesuari behar bezalako arreta jartzen zaionean, ekonomia politikoaren gai guztia berez soziala eta politikoa dela ikusten da nahitaez.

ANTONELLA PICCHIO
ANTONELLA PICCHIO
  • 2019. Una lotta femminista globale. L’esperienza dei Gruppi del Salario al Lavoro domestico di Ferrara e Modena, nella Collana Letture d’Archivio, Fondazione Badaracco, Milano Angeli
  • 2019. Hay, carrots, bread and roses: subsistence and surplus wages in Sraffa’s Archive Papers, in R. CICCONE; G. MONGIOVI, Sraffa and Modern Economics, LONDON: Routledge, forthcoming.
  • 2004, “Needs and passions of human subsistence in the early eighteenth century economic thought”, in History of Economic Ideas, spring.
  • 2003. “A macroeconomic approach to an ‘extended’ standard of living”, in PICCHIO A., ed., Unpaid work and the economy: a gender analysis of the stantard of living. LONDON: Routledge, traducido al español in C. Carrasco, ed., Tiempos Terbajos y género, Barcelona, Universitat Barcelona, 2003.
  • 2000. “Wages as a reflection of production and reproduction processes”, in L. CLARKE and J. JANSSEN The dynamics of wage relations in the New Europe, Amsterdam, Kluwer Academic Press.
  • 1996. “The Analytical and Political Visibility of the Work of Social Reproduction”, UNDP, Human Development Report Background Papers. vol. 1 traducido al español en, C. Carrasco, Mujeres y Economia, Barcelona, Icaria, 1999.
  • 1992. Social Reproduction: the Political Economy of the Labour Market CAMBRIDGE, Cambridge, Cambridge University Press.

Zoritxarrez, gaur egun ere oso garrantzitsua da egilearen tesia. Azken hamarkadetan, goraka dabilen desberdintasunak guztioi eragiten digu, baina emakumeek ordaintzen dute beti preziorik altuena. Emakumeak gizarte-eragile bihurtu diren arren eta, gainera, hainbat borrokatan aurrendariak izan eta izaten jarraitzen duten arren, ingurumaria, funtsean lehengoa da: lan ordaindurik ez duten eta pobrezia pairatzen duten emakumeen kopurua handiagoa da beti, nahiz eta lanean egon; ez da emaitza esanguratsurik lortu lan-bereizketan; oraindik ere emakumeak jasaten du familia-zaintzaren zama, baita lan egiten duenean ere, COVID-19aren aldian ikusi dugunez.

Egilearekin bat nator erreprodukzioaren gai espezifikoa lantzen jarraitu behar dela dionean, aliantza berriei bidea zabaltzeko emakumeen unibertso zatitu horretan. Nire iritziz, 90eko hamarkadako liburu hau tresna bikaina da gazteei ekoizpenaren eta erreprodukzioaren arteko harremanari buruz hausnartzen laguntzeko.

MARIA  ALEJANDRA  GUGLIELMETTI ALVAREZ – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS