VIRGINIA EUBANKS

Estatu Batuetan jaio zen 1972. urtean. Rensselaerko Institutu Politeknikoan Komunikazio Zientzietan eta Erretorikan Maisutza lortu zuen 1999. urtean eta Ph.D. Zientzia eta Teknologiaren Ikasketetan 2004. urtean. Albanyko Unibertsitatean (SUNY) Zientzia Politikoan irakasle elkartua da.
Our Data Bodies proiektua eratu zuen, eta 2016an New Americako kide izan zen. Halaber, Eubanksek beste batzuekin batera Herri Teknologiaren Tailerrak sortu zituen. Jende arrunta biltzen zen informazioaren aroan bidegabekeria sozial, ekonomiko eta politikoak definitu eta horien aurka egiteko. 2005. urtean Our Knowledge, Our Power (OKOP) eskubide sozial eta justizia ekonomikoko taldearen kide fundatzaile izan zen, baita Behartsuen Giza Eskubide Ekonomikoen Kanpainako (PPEHRC) kide ere 2015. urtean desegin zenera arte.
- 2019 Lillian Smith Book Award sariaren irabazlea
- 2019 McGannon zentroko liburuaren sariaren irabazlea
- 2018 Goddard Riverside Stephan Russo Book Prize for Social Justice sarirako hautatua
AUTOMATIZANDO LA DESIGUALDAD
“Automatizando la desigualdad” liburuan egileak azaltzen du nola datuen meatzaritzak, algoritmoen politikek eta iragarpen-ereduek Estatu Batuetan gizarte-bidegabekeria areagotzen laguntzen duten. Modu bikainean egiten du banakako historia dramatikoen kontakizunaz baliaturik, eta ehun urtez baino gehiagoz herrialde horretan baliabide gutxieneko jendeari emandako tratua errepasatuz.
Egileak arrazoitutakoaren arabera, gaur egun “behartsuen egoitza digitala” izenekoaren garapen bizian murgilduta gaude. Bere egiazko helburua izan da 1820az gero, behartsuak nabarmendu, zaindu eta zigortzea. Hala, erakusten digu tresna digitalek pobreziaren ikuspegi zigortzailea eta moralista sartu dutela Estatu Batuetan.
Eubanksek gizarte-zerbitzuen digitalizazioa defendatzen dutenen tesia bertan behera uzten du. Haiei jarraikiz, besteak beste, goi-teknologiako tresnek (bereziki, Big Data eta adimen artifiziala) irabazi zehatzak ematen dizkiote pertsona-kopuru handiagoari eta modu gizatiarragoan, honako hauei guztiei esker: jardun burokratikoak sinplifikatzea, gardentasuna gehitzea, iruzurrak gutxitzea eta kostuak murriztea. Baieztapena bertan behera uzteko, erabat desberdinak diren hiru gizarte-programa sakonki arakatzen ditu. Horiek frogatzen dute sistemarik inbaditzaileenak eta gehien zigortzen dutenak behartsuenentzat direla.
Indianan gizarte-zerbitzuak lortzeko hautespen-prozesuaren pribatizazio eta automatizazioak oso administrazio-prozesu neketsuak ekarri zituen. Hala, pertsonentzat ezinezkoa zen eskubidez eta merezimenduz zegozkien onuretara iristea. Gaizki diseinatutako sistemaren akatsak eskatzaileen errua ziren, “ez baitzuten laguntzen” (komunikatuen hitzez hitzekoak!) programak hautatzeko. Horren ondorioz hiru urtetan miloi bat irabazi ukatu ziren.
Los Ángelesen, baliabideak eraginkortasunez eta efizientziaz jarduteko helburuarekin, egoitzarik gabeko pertsonentzako zerbitzuen hornitzaileek algoritmoan oinarritutako sistema onetsi dute. Modu horretan, egoitzarik gabeko 60.000 pertsonen kalteberatasun konparatiboa kalkulatzen da. Egileak argi uzten du gizarte-sailkapenak ondo funtzionatzen duela kalifikazioen goian eta azpian daudenentzat, baina liburua idatzi zuenean 21.500 pertsonak ez zizkieten parametroei erantzuten, beraz, ezin izan zuten baliabiderik eskuratu. Sistemak irizpide ilun eta eztabaidagarrietan oinarrituta baztertzeaz gain, datuak urtetan mantentzen ditu, poliziak lortzeko mugarik gabe. Egileak arriskua ikusten du emandako datu-kopuru izugarrian, behartsuak eta, batik bat, baliabideak lortzeko parametroei erantzuten ez dizkietenak kriminal bihurtzeko erabil baitaitezke.
ittsburghen haurren ongizaterako agentzia batek eredu estatistiko bat erabiltzen du etorkizunean zer haur izan daitezkeen abusuaren biktima iragartzeko. Ikerketa zehatzari eta kontakizunei esker, egileak nabarmentzen ditu balizko “onuradunentzako” eragin kezkagarriak. Besteak beste, egileak azpimarratzen du sailkapen-neurriek adingabearen familia estuaren kideak sartzeaz gain, ahaideak, lagunak eta auzokideak aurrez ikusten dituela. Gainera, iragarpen-eredua belaunaldien artekoa da, eta arriskuan jar dezake adingabeen eta beren seme-alaben etorkizuna.
Goi-teknologiako tresnek agintaritza erantsia eta objektibotasun-patina dituzte, eta, sarritan, uste dugu erabakiek, gizakiek hartutakoen aldean, ez dutela diskriminatzen.
VIRGINIA EUBANKS- 2012. Digital Dead End: Fighting for Social Justice in the Information Age. MIT Press
- 2013. Doing Data Science: Straight Talk from the Frontline. Egilea R. Schutt. O’Reillyekin bater
- 2014. Let Nobody Turn Me Around: Forty Years of Movement Building with Barbara Smith. Egilea Alethia Jones eta Barbara Smithekin batera. State University of New York Press
- 2018. Automating Inequality. How High-Tech Tools Profile, Police and Punish the Poor. St. Martin Press, New York. 2021. urtean Capitán Swingsek gaztelaniaz
argitaratutakoa.
*Teknologia eta justizia sozialari buruzko bere idatziak, besteak beste, ondorengo komunikabide hauetan
azaldu dira: Scientific American, The Nation, The Guardian, Harper’s y Wired.
Irakurle batek baino gehiagok esan dezake bizi-kontakizunen bidez egileak nahikoa zorroztasunez ez dituela garatzen teknologiari buruzko argudio orokorrak. Egia da liburuaren aberastasuna ikerketa ahaltsuan oinarritzen dela eta gonbita luzatzen duela eraldaketa digitalaren prozesuak eta balizko eraginak zaintzeko. Gainera, azaldutakoaren arabera, egin daiteke, sistemak ez baitira diruditen adina korapilatu eta zailak ulertzeko. Izan ere, Eubanksek baikor ondorioztatzen du “egoitza digitalak” desegin daitezkeela, dagoeneko gizarte-mugimenduek hasi dituzten borrokengatik eta sistemak nahiz gizarte-eraginak ulertzeko arreta handiagoa jartzeagatik.
MARIA ALEJANDRA GUGLIELMETTI ALVAREZ – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS