KATE RAWORTH eu
Raworth Ingalaterran jaio zen 1970. urtean. Ekonomialari honen lana XXI. mendeak dakartzan gizarte eta ekologia-erronka berezietan oinarritzen da. Ikerlari elkartu senior modura irakaskuntzan dihardu Oxford Unibertsitateko Ingurumen Aldaketaren Institutuan. Elkartu seniorra da Cambridgeko Iraunkortasunaren aldeko Lidergoaren Institutuan eta irakaslea Amsterdamgo Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean. Azkeneko hamarkadetan Oxfamen ikerlari senior gisa aritu da, Garapenerako Nazio Batuen Programaren barruan Giza Garapeneko Txostenean parte hartu du, eta lankidetzan jardun du Zanzibarren Itsasoz Haraindiko Garapen Institutuarekin mikroenpresak garatzeko orduan. Horrez gain, ezaguna da “Erroskilla ekonomiari” buruzko teoriarengatik. Gaur egungo eredu ekonomikoa da, oinarrizko giza beharrak eta planetako muga ekologikoak orekatzen dituena.
2019 Kurth Rothschild saria
2017 Lausanneko Business Schoolen ohorezko doktorea.
Raworthek eredu ekonomiko zehatza sortu zuen. Bi eraztun ditu, erroskillaren antzera: barneko eraztunaren (gizarte-oinarria) azpian funtsezko giza gabeziak ageri dira, hala nola gosea edo analfabetismoa, eta kanpoko eraztunaren (sabai ekologikoa) gainean planetako degradazioaren elementu kritikoak kokatzen dira, besteak beste, klimaren aldaketa edo biodibertsitatearen galera. Bi eraztun horien arteko gunean planetako bitartekoen esparruan guztion beharrak ase ditzakegu.
Eredu berri horretara iristeko, Raworthek zenbait helburu proposatzen ditu. Oso logikoak izan arren, oraindik urrun gelditzen dira, adibidez, BPGaren hazkuntzaren xedea alde batera uztea eta diseinua gizarte eta naturari lotutako ekonomia zirkularrean oinarritzea, energia fosilak baztertuta, interes-tasarik sortzen ez duen tokiko moneta erabiltzea edo finantzasistema sinplifikatzea.
Era berean, beharrezkotzat jotzen du familiari, merkatuari, ondasun erkideei eta Estatuari tradizioz dutena baino balio gehiago ematea. Indarrak batu behar dira aberastasuna eta, bereziki, lurra, enpresa, teknologia, ezagutza eta dirua sortzearen gaitasuna kontrolatzen dituena banatzeko.
Gaur egungo ekonomia lehenetsiz banatzailea eta degeneratiboa da. Biharko ekonomiak diseinuz banatzailea eta zaharberritzailea izan behar du.
KATE RAWORTH euEkonomian tresnarik indartsuena ez da dirua, ezta aljebra ere. Arkatza da, arkatzarekin mundua berriz margo baitaiteke.
KATE RAWORTH eu· 2007 – 2008. Apoyo en el Informe de Desarrollo Humano para el PNUD en Nueva York.
· 2012. Un espacio seguro y justo para la humanidad. ¿Podemos vivir dentro del donut? Oxfamen eztabaida-dokumentua..
· 2017. Economía rosquilla. 7 maneras de pensar la economía del siglo XXI. Paidós argitaletxea, Bartzelona.
· 2019. Capítulo 25: una nueva economía en Esto no es un simulacro: un manual de Extinction Rebellion. Penguin Random House argitaletxea, or.: 14-154.
· 2020. La rosquilla de la ciudad de Ámsterdam. Una herramienta para la acción transformadora. Doughnut Economics Action Lab (DEAL), Amsterdam. RAWORTH, K. et al.
Raworthek modu egokian aipatzen duen bezala, Ekonomiako unibertsitateetako ikasketaplanak lantzen hasi behar dira, jasaten ari garen arazo ekonomikoa, ekologikoa eta soziala konpontzeko oztopo baitira. Ikuspegi ekologiko eta banatzailetik politika publikoak sortzen eta kudeatzen laguntzen duten tresnak eskaintzearen ordez, oinarri zientifikotzat jotzen diren teorietan funtsatzen dira, gehienekin frogatu arren errealitatetik oso urrun daudela.
Hala, ibilbide bat egin beharko litzateke, Raworthek dioen bezala, gizakiaren oparotasuna planetaren oparotasunaren mende egoteko, elkar konektatuta baikaude eta elkarrekiko mendekotasuna baitugu. Eragozpenekin izan arren, baliabideen erabilera modu berdinagoan banatu behar da, eta, gainera, ziurtatu behar da pertsona orok oinarrizko beharrak estaliak izan ditzakeela; aisialdiak berriz definitu eta berreskuratu, gertuko eta landako kulturan eragin (ekologiaren ikuspegitik ez da bidezkoa hegazkin-txartel batek 20 euroko prezioa izatea), zenbait biztanle-talderen kontsumo bolumenak nabarmenki murriztu eta ondasun erkideen ideia arlo globalera estrapolatzeaz gain.
Aberastasuna eta baliabideen erabilera modu berdinean banatzen dela sustatzeko puntu garrantzitsua da gobernantza demokratikoa, erreala. Hori izan liteke lortzeko punturik zailena, herritarrek gaitasun handiagoa baitute eztabaida publikoetan parte hartzeko eta, oraindik zailagoa, jabetza nahiz natur baliabideen zein aberatsenen zergen erabilerak baimentzearen bidez banatzeko. Irudimenezko gizarte horretan, ez lukete aberats handiak egon behar, egunean otordu bat egiteko gai ez diren pertsonak daudenean. Raworthen esanetan, diseinuz egindako ekonomia banatzaileak errentaren banaketa aldatzeaz gain, aberastasuna, denbora eta agintea aldatu behar ditu.
P A U L A T R A L L E R O P A L A C Í N – M U G A R I K G A B E K O E K O N O M I L A R I A K