ELINOR OSTROM

Kalifornian (Estatu Batuak) jaio zen 1933 urtean. Prestakuntzaz politologoa eta ogibidez ekonomialaria izan zen. Bere familian berak lortu zuen lehenengoz unibertsitateko titulua.

Garai hartan, Ostromen beraren esanetan, emakume batek ez zuen lan-gura gehiegi; alabaina, 21 urterekin Bostonen enpresa batengatik kontratatua izatea lortu zuen, eta 1965 urtean Los Ángelesko Kaliforniako Unibertsitatean Zientzia Politiketan doktoratu zen. Halaber, Bentleyko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan irakasle izan da eta beste batekin batera Indianako Unibertsitatean “Teoria Politiko eta Politiken Analisiko Tailerraren” zuzendari. Arizonako Estatuko Unibertsitatean Erakunde Dibertsitateko Azterlanen Zentroa eratu zuen, ,eta zuzendaritza lanetan aritu zen.

50 urte baino gehiago eman zituen erabilera komuneko baliabideak autoantolatzeko eta autokudeatzeko kasuak aztertzen. Bere asmoa ikastea, aplikazio-eremua baliabide gehiagotara zabaltzea eta, bide batez, antolaketa horiek izan zezaketen arrakastan funtsatuta erabaki politikoak hartu ahal izatea zen.

  • 2009 Elinor Ostrom historian lehenengo emakumea izan zen Ekonomian Nobel saria jasotzen,
    1969an bereizgarri hori ematen hasi zenetik. 76 urte zituen.

EL GOBIERNO DE LOS BIENES COMUNES. LA EVOLUCIÓN DE LAS INSTITUCIONES DE ACCIÓN COLECTIVA

“El gobierno de los bienes comunes. La evolución de las instituciones de acción colectiva” liburuan, Ostromek zenbait erkidego-elkarteei buruzko ikerketa aurkeztu zuen. Horiek arrantza, ura, larreak eta egurra ustiatuta ondasunak kudeatzen zituzten. Ondasun erkide horiek toki desberdinetan ustiatzen dira: Suitza, Japonia, Espainia, Turkia, Filipinak, Kanada eta Sri Lanka.

Kasu-azterketa horietatik abiatuta, hurrengo ondorio hau atera zuen: autokudeatutako ondasun erkidea kudeaketa publiko zentralizatu edo pribatizatua baino eraginkorragoa izan daiteke.

Ondorio horrek tokia kendu zion 1968. urtean Hardinek azaldutako teoriari, hau da, “La tragedia de los comunes” izenekoari. Horren arabera, taldean erabiltzen diren natur baliabideak halabeharrez gehiegizko ustiapenean amaitzen dira, eta epe luzera suntsitu edo agortzen dira.

Argitu behar da Ostromek ez duela desadostasunik adierazten banako jabetzaren gaineko eskubideak esleitzearekin edo gobernu zentralaren bitartez hainbat bitarteko erkide administratzearekin beren erabilera eraginkorra bermatzeko. Ez dago ados, ordea, ondasun erkideen hondamendia saihesteko aukera bakarra gobernu zentralaren edo jabetza pribatuko eskubideen administrazioa izatearekin.

Bere ikerketan Ostromek 4 kasu arrakastatsu ditu aztergai: Torben herrixka Suitzan, ureztapen-erkidegoak Filipinetan eta Espainian eta baso komunalak Japonian. Horiek guztiek frogatzen dute bitarteko erkideen kudeaketa kooperatiboak munduko zenbait tokitan eta duela ehunaka urte ondo funtzionatzen duela. Baina Elinor Ostrom ez da kasu arrakastatsu horiek frogatzera mugatzen; harago doa, esperientzien arrakasta bermatu duten baldintzak eta eskakizunak aztertzeko. Ostromek identifikatutako beharrezko baldintzak honako hauek dira:

  • Mugak definitzea: ezin daitezke aske lortu.
  • Funtzionamendu demokratiko eta autonomoa: erabiltzaileek arauak diseinatu eta aldatzeko gaitasuna izan behar dute.
  • Beharrezko ikuskapen gardena edo zehapen mailakatuak
  • Existencia de sanciones graduadas
  • Mekanismo arin eta irisgarriak gatazkak ebazteko edo bereganatze- eta hornitze-arauen eta tokiko baldintzen arteko koherentzia, kultura- eta ekologia-biodibertsitatea errespetatuta.

Erabilera erkidegoko baliabideak kudeatzean kasu arrakastatsuek erakunde sendoei erantzuten diete. Testuinguruak hala eskatzen zuenean, arau operatiboak aldatuta, aldaketetara egokitzen jakin dute. Baliabideen erabiltzaileek, maiz, erabakiak hartzeko eta gatazkak ebazteko mekanismo sofistikatuak garatzen dituzte.

Aurrekoaz gain, bere ikerketatik bestelako alderdi azpimarragarria ondoriozta daiteke. Aztertutako esperientzien arrakasta eta porrotetik urrunago, erkidegoak berea kudeatu bitartean ekologikoki kaltetutako ondasun erkiderik ez dago.

Ostromen argudioari eutsiz, emaitzak bat datoz gizakia definitzen duten baldintza kolaboratibo, ez-bortitz eta enpatikoa izatearekin.

Erkidegoan eurek kudeatu artean ez dago ondasun erkide kalteturik.

ELINOR OSTROM
ELINOR OSTROM
  • 1990. El gobierno de los bienes comunes. La evolución de las instituciones de acción colectiva.
  • 1993. Incentivos institucionales y desarrollo sostenible: las políticas de infraestructuras en perspectiva. Ostrom, Elinor; Schroeder, Larry; Wynne, Susan
  • 1994. Reglas, juegos y recursos comunes. Ostrom, Elinor; Walker, James; Gardner, Roy.
  • 2003. Confianza y reciprocidad: lecciones interdisciplinarias de la investigación experimental. Elinor; Walker, James
  • 2005. Comprendiendo la diversidad institucional.
  • 2007. Vinculación de la economía formal e informal: conceptos y políticas. Ostrom, Elinor; Kanbur, Ravi; Guha-Khasnobis, Basudeb.
  • 2007. Entender el conocimiento como un bien común: de la teoría a la práctica. Ostrom, Elinor; Hess, Charlotte.

Harrigarria da (tamalez, ez hainbeste) internazionalki ezaguna izan arren, bakarrik Mexikoko Kultura Ekonomiaren Funtsak editatu duela bere liburua gaztelaniaz bi tirada mugatutan.

Elinor Ostromek ateratako ondorioak, bere garaian iraultzaileak izan arren, gaur egun ere hala dira.
Gero eta modu pribatuagoan erabiltzen dira bitartekoak, Ostromen lanak paradigma eztabaidaezin gisa hutsaltzea lortu duen argudioekin justifikatuta. Kapitalismoaren postulatu nagusiak funtsean berekoia den gizakiaren ikuspegian oinarritzen dira, eta Ostromen ikerketak ezeztatzen ditu. Ildo horri eutsiz, enpirikoki frogatuta dago gizakien baldintza kolaboratibo eta enpatikoak bermatzen duela jarduera ekonomikoa garatzeko ekosistemak eraginkortasunez eta ekologiaren ikuspegitik modu iraunkorrean erabiltzea.

Erabaki politikoak hartzeko erkidego askok duten giza kapitalaren eta gizarte-kapitalaren balioa
inplizituki onartzea defendatu behar dugu, gaur egun erabaki horietarako erabilitako oinarrien
aldean, oraindik “zientziaren ikuspegitik” frogatutzat jo arren. Eta oraindik hori gertatzen da, nahiz
eta Elinor Ostrom Ekonomiako Nobel sariaren lanak izan.

PATRICIA SOLAUN GONZÁLEZ – ECONOMISTAS SIN FRONTERAS