YAYO HERRERO

Yayo Herrero López Madrilen jaio zen 1965ean. Antropologian, ingeniaritza teknikoan eta heziketan ikasketak dituelarik Yayo Herrero irakaslea, ikertzailea, ingeniaria, antropologoa eta aktibista da.

FUHEM-ko zuzendaria eta Ekologistak Martxan taldeko estatuko koordinatzailea izan da.

Aktiboki parte hartzen du gizarte-mugimenduetan, bereziki mugimenduekologistan. Ekofeminismoetan eragin handia duten ikertzailetariko bat da Europa mailan.

  • 2019ko. Marta Mata de pedagogía saria 
  • 2019ko. Alandar Sasria, honako hau azpimarratuz: «publiko ezberdinei hurbiltze eta egokitze gaitasuna»

Absentziaketa galerak

Herreroren hitzaldietatik eta artikuluetatik ezagutzen nuen haren mezu nagusia, hau da, trantsizio ekosozial atseginago bati ekiteko behin eta berriz errepikatzen duen mantra:nahikotasun, birbanaketa eta zaintza printzipioak. Nahikotasunak planetako pertsona guztiak beharrezko eta nahikoa denarekin bizitzea planteatzen du: pertsona batzuentzat horrek esan nahi du alferrikako eta gehiegizkoari uko egitea. Beste batzuentzat, berriz, bizitza duina ahalbidetzen dieten baldintzetara heltzeko eskubidea izatea.

Printzipio horretatik, ia ebidentzia gisa, birbanaketaren printzipioa ondorioztatzen da. Birbanaketa printzipioa planetako baliabideak mugatuak diren egitatetik abiatzen da, nahikotasuna lortzearren baliabide mugatu horiek birbanatu behar direla, bai ala bai, ondorioztatzeko.

Azkenik,zaintzaren printzipioaz mintzatzen zaigu. Printzipio horrek gai hauetaz dihardu: gizakiaren zaurgarritasunaz, pertsonen arteko mendekotasunaz (interdependentzia) eta guztiok dugun mendekotasunaz planetarekiko (ekodependentzia).

Horrela, zaintza, pertsonen zein planetarena, oinarrizkoa da bizitza bermatzeko.

Argitalpen honetan, Herrerok egungo eta iraganeko zenbait egileren hausnarketak zeharkatzen dituen ibilbide batetik eramaten gaitu. Ibilbideak, irudi batzuez osatua, espazioan abiapuntu duelarik giza burmuina, Kanadako basoak, Matematikak eta Lurreko ekosistemak bisitatzen ditu.

Bidean, istorioak kontatzen dizkigu, batzuk aski ezagunak eta beste batzuk ezezagunak, den-denak ikuspuntu ezberdin bat erabiliz beti.

Irudi, istorio eta gogoeten segida horren bitartez, argi ikusarazten digu zein den testuingurua eta azken hori hurbildu, azaldu eta argudiatzen digu ere bai. Horretaz gain, jakinduria kolektiboa eskaintzen digu, norabidea seinalatuz eta erritmoa markatuz, elkarrekin bizitzarantz ibil gaitezen eta, aldi berean, ekidin dezagun gatazkak eta heriotza besterik ekarriko ez lituzkeen etsipenezko elur-jausi batera eramango gintuzkeen bidea. Gogora dezagun:nahikotasuna, banaketa eta zaintza.

Herrerokuste du mendebaldeko ekonomia konbentzionala mugetatik deskonektatuta dagoela eta, hortaz, bere hedapena etengabeko hazkunde-aukera faltsuan eta baliabideen amaigabetasunaren ilusioanoinarritzen dela.

Azaltzen digu ekonomia naturatik bereizieta diruari lotu zen uneakgaur egun mugitzen garen okerreko kontakizuna eraikitzea ahalbideratu duela.

Mendebaldeko kulturan murgilduta bizi gara. Kultura horrek arinkerian amesten du, beldurrari uko egiten dio eta aurrera egiten du bizi garen zibilizazio-krisiari bizkarra emanez. Hori dela-eta, ez gara gai ulertzeko unibertsoan dagokigun espazioa, ezta ze harremana dugun gainerako izaki bizidunekin zein ez-bizidunekin.

Herrerok ohartarazten digu kapitalismo berdeaz, eta baliabide materialak – oso zailak diren prozesuetan erauziak direnak- izugarrizko kopuruetan erabiliz eraikia izan dela gogorarazten digu ere .

Erauzpena-eta ekoizpena-kontzeptuak nahastea oso larria dela ohartarazten digu halaber. Izan ere, lehengoak (erauzpena) kentzen edo murrizten duen zerbaitetan pentsatzera garamatza eta bigarrenak (ekoizpena), berriz, gehitzen edo biderkatzen duen zerbaitetan.

Horrela, “erauzpenaz” mintzatzeak mugetako ideia burura dakarkigu eta, “ekoizpenaz” hitz egiteak mugarik gabeko hazkunde-ideiara hurbiltzen gaitu, ordea.

Liburu honetan egileak bizitzaren pisua, grabitatea, berreskuratzera gonbidatzen gaitu.

Hainbat gonbita luzatzen dizkigu: memoria berreskuratzera etorkizunak irudikatzeko; beldurra berreskuratzera modu kolektiboan konponbideak lortzeko; elkarren mendekoak eta ekomendekoak garela jabetzera; naturarekiko harremanak berreskuratzera naturarekin batera diharduen zientzia natural eta soziala batetik, eta ez natura menperatu nahian dabilen batetik.

.

.

«Naturan barrutik pentsatzen duen zientzia bat behar dugu,berarekin aliatuz eta ezbera menderatzen saiatuz”.

YAYO HERRERO
YAYO HERRERO
  • 2023. Toma de tierra. Caniche 
  • 2022. Educar para la sostenibilidad de la vida. Octaedro
  • 2021..Ausencias y extravíos. Ctxt y Libros en Acción
  • 2021. Los cinco elementos. Arcadia.
  • (et al.) La vida en el centro. Voces y relatos ecofeministas. Madril: Libros en Acción, 2019.
  • (et al.) Petróleo. Bartzelona: Arcadia, 2018
  • (et al.) Cambiar las gafas para mirar el mundo. Una nueva cultura de la sostenibilidad. Madril: Libros en Acción, 2011.
  • (et al.) Educación y ecología. El currículum oculto antiecológico de los libros de texto. Madril: Popular, 2007.

Herreroren hitzaldietatik eta artikuluetatik ezagutzen nuen haren mezu nagusia, hau da,
trantsizio ekosozial atseginago bati ekiteko behin eta berriz errepikatzen duen mantra:nahikotasun, birbanaketa eta zaintza printzipioak. Nahikotasunak planetako pertsona guztiak beharrezko eta nahikoa denarekin bizitzea planteatzen du: pertsona batzuentzat horrek esan nahi du alferrikako eta gehiegizkoari uko egitea. Beste batzuentzat, berriz, bizitza duina ahalbidetzen dieten baldintzetara heltzeko eskubidea izatea.

Printzipio horretatik, ia ebidentzia gisa, birbanaketaren printzipioa ondorioztatzen da. Birbanaketa printzipioa planetako baliabideak mugatuak diren egitatetik abiatzen da, nahikotasuna lortzearren baliabide mugatu horiek birbanatu behar direla, bai ala bai, ondorioztatzeko.

.